angle-left Iruñeko Bideko Ama Birjina ikastetxean elkartu dira muga-gaindiko elkarlanerako taldeak

Topaketan Euro-eskualdearen baitan sortu diren lantaldeek parte hartu zuten eta metodologien berrikuntza izan zuten mintzagai

2019/01/15

Bideko Ama Birjina ikastetxea ezagutzen

 

 

 

Muga-gaindiko kooperaziorako taldeak lanean dihardute Euro-eskualdearen itunen baitan. Zehazki berrikuntza eta zuzendaritza taldeen kudeaketan ekimenak lantzen dituen 2.taldea da Iruñean izan dena. Guzira 18 lagun elkartu ziren, horietatik 5 gipuzkoar ikastetxeetatik etorritakoak (Plaiaundi BHI, Don Bosco LH II, Meka LH II), beste  2 Akitania berritik heldu ziren (Greta Sud Aquitaine y el Lycée Professionnel Aizpurdi) eta nafarrak ziren gainontzekoak.

 

 

Nafarroako Lanbide Heziketa duten zentroetan garatzen diren metodología-berrikuntzarako ekimenen ingurukoa zen egitaraua. Bideko Ama Birgina ikastetxe iruindarrak esaterako “Robot parte hartzailea eta mekatronika” berrikuntza proiektua aurkeztu zuen eta bestetik, Hezitzaile eskolak “berrkuntza metodologikoen elementuak eta IKT-ak” izenekoa eman zuen ezagutzera.

 

La apertura del evento ha sido hecha por el Director del centro, Dionisio Butrón, y la Directora del Servicio de FP, Esther Monterrubio. A continuación, Javier Esquíroz, responsable de innovación aplicada del Servicio de FP, ha realizado una presentación sobre la gestión de los proyectos de innovación aplicada en FP en Navarra: se trata de convocatorias bianuales, hechas desde el Servicio de FP, se valora la presentación del proyecto, siempre van unidas a adquisición de equipamiento y nuevas tecnologías, formación sobre las mismas, se realiza un proceso de seguimiento a los proyectos y difusión y explotación del proyecto, También se da mucha importancia a la internacionalización de los proyectos, explorando nuevas tecnologías y su salida a Europa (por ejemplo, así ha sido la reciente movilidad a Dinamarca con profesorado y centros participantes en el proyecto de innovación “Robot colaborativo - mecatrónica”). Así, la dimensión internacional dada a estos proyectos permite la participación de centros que no han intervenido directamente en los mismos. Posteriormente se ha presentado el robot y se ha realizado una visita al centro. Estos proyectos de innovación aplicada suponen un trampolín de colaboración y trabajo del profesorado y alumnado de los centros de FP con las empresas y una mejora cualitativa para los centros. El enlace del v ideo del proyecto es: https://www.youtube.com/watch?v=6VcMM405kAg&feature=youtu.be

 

Topaketaren irekierako  lehen hitzak LH zerbitzuko zuzendaria den Esther Monterrubio eta Bideko Ama Birjinako zuzendari Dionisio Butrónenak izan dira. Jarraian LH zerbitzuko berrikunza aplikatuaren arduradun Javier Eskirotz mintzatu da Nafarroako proiektuen kudeaketaz. Aipatu du berrikuntzak beti ekipamendu eta teknologia berriei lotuta doazela, ezinbestez formazioa eskatzen dutela, proiektu ororen jarraipena, ebaluazioa eta hedapena egin beharra dagoela eta ahal denean bederen, proiektuen nazioartekotzea ere inportantea dela. Zentzu honetan, teknologia berrien aitzakiara Europara irten behar dela esan du (esaterako Danimarkan izan ziren ikasle eta irakasleak Robot parte-hartzailea proiektuarekin). Nazioartean proiektuak elkarbanatzeari esker atzerriko zentroen ekarpenak jaso daitezke.

Topaketa bera probestuz robot honen aurkezpena egin dute. Betiere proiektu hauek LH eta enpresak lotzeko zein baliagarriak diren azpimarratuz. Hemen bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=6VcMM405kAg&feature=youtu.be

 

 

Taldeek Hezitzaile eskolara bisita egin dute gero bertan pedagogia-berrikuntza nola lantzen duten ikustera. Ana Herrera zentroko zuzendariak azaldu die formazioaren helburua ikasleei izaera profesionala ematea dela. Zentro honetan metodologia aktiboak eta parte hartaileak lantzen dituzte eta ikasleak beraiek dira euren formazio prozesuaren jabe. Hori esker zentroa fisikoki ere zeharo aldatu da. Altzariak esaterako ez daude garai batean bezala jarrita (ikasle eta irakasleen mahaiak berdinak dira, oholtzarik ez dago…) eta horrela komunikazioa eta parte hartzea erraztu egiten da.

 

Hezitzaile eskolak ere sari ugari irabazi ditu metodologia berrikuntzaren baitan garatutako zenbait proiekturekin. Esaterako Iruñeko Udalak emandakoa, Gosearen kontrako Ekintza elkarteak eskainitakoa edo Telefónonica enpresak zuzendu ziona. Bai eta, Hezkuntza Departamentuak Proiektuka oinarritutako hezkuntza alorrean eman ziona.