angle-left Euroeskualdeko Lanbide Heziketak bigarren bilera egin du Baionan

Nafarroako hamalau zentroetako zuzendariak eta Euskadiko eta Akitaniako zuzendaritza-taldeetako ordezkariak bertaratu dira

2017/10/09

Baionan gaur egindako topaketaren une bat.

Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuko ordezkariak dituzten Nafarroako sare publikoko eta itundutako zentroetako zuzendariak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen barruan egingo den bigarren lan-bilerara joango dira gaur, lanbide-heziketaren esparruan baterako lankidetza-proiektuak zehazteko. Oraingoan Baionako Lanbide Heziketako Chambre Métiers zentroan izango da

Joan den ekainaren 9an Imarkoainen "CISER" Energia Berriztagarrien Goi-mailako Zentroan egin zen "2017 Mugaz gaindiko lankidetza" programaren lehen bileraren jarraipena da. Hor, Euroeskualdeko lanbide-hezietarako elementu estrategikoak finkatu ziren Europa 2020 estrategiaren barruan.

Jardunaldi horretan Nafarroako Lanbide Heziketako hamalau zentroetako zuzendariak izan ziren Euskadiko eta Nouvelle-Aquitanieko zuzendaritza-taldeetako ordezkariekin batera. Ekimen hori, lanbide heziketako zentroen, enpresen, teknologia-zentroen eta erakundeen arteko sinergiak sortzeko eta Lanbide Heziketako zentroen eredua aldatzeko kudeaketari buruzko baterako gogoeta egiteko beharraren ondorioz sortu ziren. Izan ere, espezializazio adimentsuko estrategietan oinarritutako eskualdeko garapen-planei erantzun behar zaie, Nafarroako "S3 Nafarroa" kasuan bezala.

Jardunaldi honen hasieran Nafarroan ekainean egindako lana aurkeztuko dute, eta gai nagusia "Mugaz gaindiko Jardueren Komunitate bat eraikitzearen" ingurukoa da. Lan-talde hauek antolatu dira:

G1 Enpresekiko harremanak

G2 Zentroetako berrikuntzaren eta zuzendaritzen kudeaketa

G3 Lanbide Heziketa duala

G4 Berrikuntza metodologikoa

G5 Zentroen nazioartekotzea

Talde horien buruak hiru eskualdeetako adituak izango dira. Nafarroak lanbide heziketa dualeko taldearen buru da. Jardunaldia amaitzeko, LHko CMA6, Chambre de Métiers zentroa bisitatuko dute.