angle-left Iratxo Irratia: Amaiur ikastolako irratia

2018/10/25

Aurten, Amaiur Ikastolan,  Euskara Lantaldeak antolatuta eta piztuta, Irratia martxan jarri da Euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Ikasleek eta Irakasleek elkarlanean arituz Irratiko saioak prestatuko eta entzungo dituzte.

Saioak ostegunero 10:00etan izango dira eta  Ikastolako partaide guztiok (Ikasle zein Irakasle) prestatuko ditugu.

 

Gure asmoa astero ikastalde batek irratsaioa egitea da. Honetarako lehenengo gelan prestatu behar dira.

 

Saioetan, gelan landutako testuak, abestiak, bertsoak, esaera zaharrak, txisteak...kontatuko dira; egindako irteera pedagogikoak kontatuko dira; elkarrizketak; berriak eman: mundu mailakoak, Ikastolan bertan suertatutakoak.

 

Irratsaioak grabatuko ditugu, ondoren Ikastolako Web orrialdean zintzilikatuko dira. Honek, ondoren, Ikasleekin lantzeko balio dezake, familian entzuteko…

 

Bestetik, irratiaren izena zein izango den erabakitzeko, Ikastolako sarreran kutxa bat jarri da proposamenak jasotzeko. Ikastolako Ikasleek parte hartzen ari dira. Haur Hezkuntzan, gelaka izen bat pentsatu dute eta kutxan sartuko  dute. Astebeteko epea izango dute proposamenak kutxan sartzeko. Ondoren, Euskara Lantaldeak lau edo bost izen aukeratuko ditu eta bozketa bidez aukeratuko da izena. Animoz eta ilusio handiz hasi gara aurten proiektu berri honekin.