Europar Batasuneko 3 eskoletako ordezkariak aste honetan Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan lanean - Europar Batasuneko 3 eskoletako ordezkariak aste honetan Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan lanean - Dpto
Hezkuntzara aplikatutako errealitate handitua eta errealitate birtualaren inguruko proiektu batean lantzen ari dira bertan
2018/11/19
Aste honetan zehar Grezia, Txipre eta Italiako eskoletako ordezkariak Paz de Ziganda ikastolan lanean ari dira Augmented Reality & Virtual Reality in Education izeneko Erasmus + proiektu baten baitan.
Errealitate handituak ukigarriak diren elementu fisikoak teknologiari esker sortutako elementu birtualekin konbinatzen ditu, errealitate handitu bat sortuz momentu jakin batean bertan. Errealitate birtualak, berriz, erabiltzailea “mundu” paralelo batean murgiltzen du, errealitate fisikotik at.
Proiektuaren helburua errealitate handitua eta errealitate birtuala (AR eta AV laburduraz ezagutzen direnak) izeneko tresneria honen erabilerako metodologia eta materialak Bigarren hezkuntzan sortzea da. Ikastolako zuzendaria den Iñaki Erroz-en iritziz “baliabide hauen erabilpenak hezkuntzan datozen urteetan nabarmen gora egingo du eta ikaskuntza aktiboa sustatuko du”.
Proiektua disziplinartekoa da eta konpetentzia zientifikoen garapena lehenetsiko du. Hau dela eta, Iruñeako Planetarioarekin lanean dihardute, metodologia berritzaile bat aplikatuz, Scape room formato moldatu baten bitartez, DBHko ikasleak abentura bizi batean murgilduz non, denbora mugatu batean, froga ezberdinak gainditu behar dituzten.
Planetarioa ikaskuntzarako estenatokia bihurtzen da eta bertan ikasleek ikastolan ikasitakoa aplikatu behar dute. Izan ere, ikasleek sortutako bideo batek hasiera ematen dio erronkari: “1969: Amstrong, Collins eta Aldrin-ek ilargian lurrartzen dute eta…” , bertan ustez ikusitakoa eta inoiz ezagurazitakoaren harira balizko historio bat abiatzen da non 4-5 ikasleko talde kooperatiboak RA, RV, 3D inpresioa, eta robotikaren aplikazioaren bitartez enigma bat ebatzi behar duen.
Behin egoera aurkeztu eta segituan, ikasleek 3D inpresioaren bitartez giltza bat sortu behar dute. Giltza honekin bukaeran kutxa bat zabaldu ahal izango dute eta bertan “zoritxarrez” programazioan akats bat duen errobota konpondu beharko dute frogaren azken ebazpena erdiesteko.
Azken zatira iritsi baino lehen ikasleek beraien mugikorrak erabiliz Planetarioaren kanpokaldean dagoen Galaxien lorategira abiatu behar dute, hain zuzen ere ikastolak orain dela urte batzuk babestutako lora dagoen tokira, eta bertan dagoen markadorea probestuz, Errealitate Handituaren behar duten informazioa eskuratzen dute. Aurrerago, planetarioaren barrukaldean jadanik, errealitate birtualeko betaurrekoak beharko dituzte eta errealitate paralelo honetan froga ezberdinak gainditu beharko dituzte hurrengo faserako sarbidea izateko.
Esan bezala ikasleei eskaintzen zaien eszenatokia ilargia da eta bertatik ingurugiroaren etorkizuna arriskuan dagoela nabarmentzen da. Gizakiok ez badugu zerbait egiten planetaren biziraupena zalantzan dago. Ikasleek, prozesuaren bukaeran, hormairudi birtual batean bere eskuetan egon daitezkeen konpromezuak hartu behar dituzte beheranzko joera alda dadin.
Sortutako materialak Planetarioan eskuragarri utziko dira Nafarroako ikasle guztientzat irekia.