2019ko Doktoretza ikerketak sustatzeko ekimena eskola-uzteari buruzko topaketa batekin amaitu da - 2019ko Doktoretza ikerketak sustatzeko ekimena eskola-uzteari buruzko topaketa batekin amaitu da - Dpto
Hezkuntzako Departamentuak eta unibertsitateak bultzatuta #Ikerketa Biribilak 30 gazteren lana eman du ezagutzera
2019/05/27
Hezkuntza departamentuak Nafarroako interesgarriak diren doktorego tesiak egiteko ikerketerako laguntzak berreskuratu zituen 16-17 ikasturtean unibertsitateekin elkarlanean eta #IkerketaBIrIbIla kanpaina abiatu zuen zientzia gizarteratzeko.
#IkerketaBIrIbIla ekimenean, ikerketa bekei esker doktoretza tesi batean lanean ari den pertsona bakoitzak bere ikerketa ildoa ezagutarazten du, horrela beraien ikerketa lana zabaltzeko. Horretarako, Hezkuntza departamentuak bideo bat grabatu du eta departamentuko webgunean jarri du.
Hezkuntza departamentuaren webgunean lehenbiziko bideoa argitaratu zen joan den irailaren 20tik, ostegun bakoitzean beste ikerketa lan bat gehitu da. Guztira, 30 dira Departamentuak ezagutarazi dituen lanak, doktoregai bakoitzaren albisteak eta bideoak argitaratuz. Azken finean, ekimenaren helburua, beraien tesia Nafarroan edo kanpoan egiten dutenen esfortzua aintzatestea eta goraipatzea, beraien proiektuak gizartean eragin positiboa duela adieraztea eta zientzia herritarrengana hurbiltzea da. Beraz, talentu gaztea bultzatzeko eta inkerlari horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak erabili nahi dituzten pertsonei informazioa emateko ekimena da. Gaur, ikerlari gazteen hedapen lanari amaiera emateko, topaketa egin da departamentuan, eskola behar baino lehen uzteari buruzko tesia egiten ari den eta Hezkuntza departamentuaren beka jaso duen pertsona batekin; Hezkuntza Departamentuaren lana eta ardura pizten dituen gaia da. Javier Morentin gaztea ikuspuntu jakin batetik ari da gaia aztertzen, eta departamentuko arduradunek zuzenean entzun nahi izan dute. Topaketan, kazetariez gain, Solana kontseilariak, Roberto Pérez Elorza zuzendari nagusiak, Nekane Oroz Bretón unibertsitate zuzendariak eta departamentuko unibertsitate, orientazio eta ikuskapen zerbitzuetako zenbait arduradunek hartu dute parte.
Javier Morentín, gonbidaturiko ikerlari gazteak, eskola behar baino lehen uzteari buruzko bere ikerketa ildoak partekatzeko aukera eskertu du. Berak nahiago du “eskolak baztertu zituen” pertsonak direla esatea. Doktoregaiak lana egiteko zailtasunak azpimarratu ditu, “BAI-EPAren (Biztanleria aktiboaren inkesta) parametroak oso txarrak direlako eskola behar baino lehen uztea neurtzeko. Nafarroan, inkesta 18 eta 24 urte arteko 300 pertsonari egiten zaie, adin horretakoak 60.000 diren arren”. Morentinek nahiago izan du eskola uzten duen ikaslearen soslairik ez egitea, ezta ikasketak uztera bultzatzen dituzten faktore zehatzak aipatzea ere, eta nahiago izan du “bigarren hezkuntza derrigorrez ona izatea eragingo duten alderdi positiboak” azpimarratzea. Derrigorrezko ikasketak uztea erabakitzeko arrazoiei dagokienez, Javier Morentinek irakaslearen figurarekin beharrezkoa den lotura, harremana, azpimarratu du. “Ikasleek modu positiboan ikusten dute lehen hezkuntzan, eta DBHn ez dago horrelakorik”.
Departamentuko ordezkariek arretaz entzun eta jarraitu dute Morentinen azalpena. Solana kontseilariak aitortu duenez, bere taldeak bultzaturiko hainbat ekintza, inor hezkuntza sistematik kanpo ez geratzera daude zuzendurik, hain zuzen ere. Solanak zenbait programa zehatz jarri ditu adibide gisa, “Proeducar-Hezigarri, eskolako bitartekariaren figura edo LH Dualaren aldeko apustua, ikastunaren, aprendizaren, figura berreskuratzeko eta komunitateak behar dituen profesionalak sortzeko”. Nekane Oroz Unibertsitate zuzendariak gogorarazi duenez, “irakasleen prestakuntza ildo horretara bideratzen ahalegindu gara, magisteritza graduko irakasleek hezkuntza sistemaren beharrei erantzuteko jarrera eta trebeziak izan ditzaten”.
Ikerketarako laguntzak
Hezkuntza departamentuak 2016-2017an berrekin zien doktoretza tesiak egiteko laguntzei, izan ere, 2012an partida hori desagertu egin zen. 2017-2018 ikasturtean partida horri nazioarteko mugikortasunerako laguntzak gehitu zitzaizkien, Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabide Zuzendaritza Nagusiaren Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapen Planaren barruan. Izan ere, denbora gutxi barru, laguntza horiek jasoko dituzten doktoretza aurreko ikasleen zerrenda argitaratuko du Departamentuak. 25 doktoregai izango dira doktoretza aurreko kontratuengatik dagoeneko hilean jasotzen duten zenbatekoaren laguntza gehigarria jasoko dutenak, eta baita bidaia poltsa bat ere.
Dena den, Hezkuntzako atariaren barruan ad-hoc eratu den site-an ikasturte honetako doktoregaiak ezagutzeko aukera dago.