Berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza hizpide, Euroeskualdearen Mugaz gaindiko Lanbide Heziketa Kooperazio Jardunaldietan - Berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza hizpide, Euroeskualdearen Mugaz gaindiko Lanbide Heziketa Kooperazio Jardunaldietan - Dpto
Akitania, Euskadi eta Nafarroako adituek elkarlan proiektuak aztertu dituzte gaur Lizarran
2018/11/09
Gaurko saioa Berrikuntza eta Aldaketaren Kudeaketa zuzendari Samuel Triguerok hasi du “Mugaz gaindiko praktiken komunitatearen eraikuntza” izeneko hitzaldiarekin. Hiru eskualdeetako Lanbide Heziketako ikastetxe-zuzendariek esperientziak eta ekimenak partekatzeko aukera izan dute, jardunaldietan egindako lan-saioetan.
Ekimen kolaboratiboen garrantzia azpimarratu du Departamentuko Lanbide Heziketa zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiok, “hainbeste denboran jardun izanak parte hartze handia ahalbidetu baitu”. Hezkuntza departamentuarentzat, eta zehazki Lanbide Heziketa zerbitzuarentzat, giltzarri eta beharrezko da eskualdeen arteko elkarlana, “bereziki kultura, tradizioa eta hizkuntza partekatzen ditugun eskualdeen artean, testuinguru sozio-ekonomiko antzekoa dugunon artean”, adierazi du Monterrubiok.
Era honetako ekimenak aukera dira administrazioak ezagutu ditzan lanbide heziketaren aldaketa eta berrikuntzaren benetako premiak. Hala, Monterrubiok azaldu duenez, “jardunaldiek balio dute ikustarazteko eta lan egiteko lanbide heziketak barne hartzen duen kate osoa, ikasleekin ikasketa metodologia berriak aztertzen dituzten lantaldeetatik hasi eta ekoizpen eremuaren beharretaraino: lanbide heziketa duala, enpresekin hartu-emanak eta ekintzailetza”.
Jardunaldien bosgarren aldia izan da gaur Lizarran egindakoa eta lanbide heziketarekin harremana duten hiru eskualdeetako 90 lagunetik gora elkartu dira.