angle-left Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Lan Eskaintza Publikoa 2021era atzeratu da

Ondorioz, irakaskuntzako deialdien txandaketa mantentzeko, Maisu-Maistren kidegoko oposaketa 2022an eginen da

2020/03/31

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, zein Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko lan eskaintza publikoko oposaketa 2021era atzeratu da. Horrela iragarri du gaur arratsaldean Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak prentsaurrekoan. LEP honek 660 plaza ditu, horietariko 434 gaztelaniaz eta 226 euskaraz, 41 espezializatetan banatuta.

Gimeno kontseilariak azaldu duenez, erabaki hau COVID-19ak sortutako “egungo egoera ezohikoak” behartuta hartu da, “izan ere, ezin dugu jakin datozen hilabeteotan zein osasun egoera izango dugun”. Gainera, atzeratzerako orduan, hezkuntzako Administrazio gehienek aurten egitekoak ziren oposkaeten atzeraketa ere hartu da kontuan, eta sindikatu zein talde parlamentarioen adostasuna izan da.

Ondorioz, hezkuntza arloko deialdien arteko txandaketa mantentzeko, 2021erako aurreikusitako Maisu-Maistren kidegoko oposaketa 2022ra atzeratuko da.

 

PRENTSAURREKOA