angle-left Chivite Lehendakariak Pilar Alegría ministroaren aurrean Nafarroak LH Dualean duen lidergoa nabarmendu du

Mekatronika arloko Gurpea empresa bisitatu dute gaur goizean, Clara Sanz, Lanbide Heziketako idazkariarekin, eta Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariarekin batera

2021/08/20

María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, Foru Komunitateko Lanbide Heziketa Dualak duen lidergoa azpimarratu du, azken mailako ikasleen %10ak hautatzen du aukera hori: “Nafarroa lehendabizikoa da estatuan, Lanbide Heziketan izena ematen duten ikasle guztiek aukera dezaketen, heziketa eredu horren ezarpenean eta garapenean”, azaldu du.

Hala nabarmendu du Chivite Lehendakariak, Pilar Alegría, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ministroarekin batera, Barbataineko (Galarko Zendea) mantentze-lan industrialeko eta automozio-ingeniaritzako Gurpea enpresara egin duen bisitan. Ekitaldian izan dira, José Luis Arasti, Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan; Clara Sanz, Lanbide Heziketako idazkaria; Carlos Gimeno, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria; Tomás Rodríguez-Garraza, Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, eta María Carmen Tirapu, Barbataingo alkateordea.

Irunberriko LHI-ko Goi Mailako Mekatronika Industrialeko ikasleak hartzen dituen Gurpea enpresako bisita, Pedro Oderizek, taldeko kudeatzaileak, gidatu du. Bertan, elkarlanerako robotikako makinak zein hainbat arlo ekonomikoetako sektoreentzako, esaterako, automozioa edo nekazaritza elikagaien industriarako, sortutako makinak ezagutu dituzte. Bisitan, Abel Moreno eta Antxon Errea, enpresako sortzaileak, zein Joel Cosín Martos, Lanbide Heziketako ikasleohi eta bertako langileak ere hartu dute parte.

Lanbide Heziketa Dualeko ikasleak hartzen dituen enpresara eginiko bisitaren ostean Chivite Lehendakariak eta Alegría ministroak bilera izan dute Nafarroako Jauregian.

Ikasleak eta ikasketen eskaintza

Hezkuntzako Departamentuak, Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren biatrtez, LH Dualerako 198 hitzarmen zinpetu zituen pasa den ikasturtean eta hori gauzatzeko 193 enpresekin aritzen da elkarlanean. Gainera, Lantokiko Prestakuntza egiteko 1.085 akordio sinatu ziren.

Ikasketak amaitu ondoren, ikasleek laneratze handia lortzen dute. 2017tik 2020ra bitartean, LHko ikasleen %90ek lortu zuten lanpostua, %95ek modalitate duala aukeratu zuten ikasleen kasuan.

Irailean hasiko den 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako LHk 10.000 eskaera jaso ditu guztira, %40 inguru erdi mailako ikasketetarako eta% 60 goi mailako zikloetarako. Guztira, 5.525 ikasle 139 titulazioetako lehen mailan hasiko, aurreko ikasturtean baino %13,5 gehiago eta 2019-2020 ikasturtean baino %17,8 gehiago: “Legegintzaldiaren hasieratik, gobernu honek argi eta garbi egin du eskaintza hobetzearen eta LH bultzatzearen alde, eta ahalegin handia egiten ari gara prestakuntza digitalean, eredu ekonomiko berrira egokituta”, adierazi du Lehendakariak.

Gainera, Alegría ministroarekin izandako bileran, Nafarroako Lehendakariak adierazi duenez, “prestakuntza gero eta espezializatuagoa da eta lan-merkatuak eskatzen duenari hobeto egokitzen zaio, izan ere, ezinbestekoa den eraldaketa digital, berritzaile eta kohesionatzaile horri oso lotuta dago”.

Diseinu berriak

Nafarroako LHren eskaintza akademikoa “zabala eta askotarikoa” da, Chivite Lehendakariak adierazi duenez. Espezializazioaren, elebitasunaren (ingelesezko eta frantsesezko ikasketak) eta helduentzako on line eskaintzaren aldeko zikloak sartzen dira, eta, berrikuntza gisa, eskaintza modularra. Gainera, LHko ikasketak eta unibertsitate-ikasketak lotzen dituzten ibilbide berriak sartu dira, Finantza Administrazioko Goi Mailako Graduko ziklorako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Unibertsitate Gradurako ezarritako 2+3 (LHko 2 ikastaro eta Unibertsitate Graduko 3) ikastaroarekin.

Teknologia berriak aplikatzearen bidean, Hezkuntza Departamentuak ATECA gelak aktibatuko ditu ikasturte honetan, teknologia digital aurreratua duten espazioak, eta ekimen-gaitasunak metodologia aktiboekin lan eginez garatzeko ekimen-gelak.

Gurpea

Gurpea enpresa-talde gaztea da, eta Abel Moreno eta Antxon Errea ekintzaileek sortu zuten 2004an. Mantentze-lanetako, prozesuetako, produkzioko eta ingeniaritzako sailei aholkularitza eta laguntza eskaintzen espezializatuta dago, eta industria-mantentzerako eta automozio-ingeniaritzarako arloek osatzen dute, 4.0 Industriarekin lerrokatuta. Ekoizpen-prozesuen artean, diseinu mekaniko eta elektrikoa, programazio industriala, robotika eta ikusmen artifiziala, muntaketa mekanikoa, eraikuntza metalikoa edo instalazio elektrikoak nabarmentzen dira.

Gaur egun, taldeak 200 langile inguru ditu, 36 urteko batez besteko adinekoak, eta Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan eta Katalunian lan egiten dute. 2020an, enpresak 11 milioi euroko fakturazio-mailari eutsi dio, eta 850 proiektu garatu ditu taldeko 200 bezero baino gehiagotan.

Taldeak Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan dihardu, Irunberriko LHIko Industria Mekatronikako goi mailako zikloko ikasleak hartuz.