angle-left Chivite Lehendakariak nabarmendu du Nafarroa dela LHko graduatuen enplegu-tasa gutxienez %94,5ekoa duten Europako 16 eskualdeetako bat

Eurostatek jakinarazi duenez, Foru Komunitatea Espainiako liderra da enplegagarritasunean

2024/02/09

camera_alt La Presidenta Chivite, junto a a la presidenta del Consejo Escolar del Estado, Encarna Cuenca, y el presidente del Consejo Escolar de Navarra, Manuel Martín

Nafarroako Lehendakari María Chivite Navascuesek gaur nabarmendu ditu Nafarroako Lanbide Heziketak enplegagarritasunaren arloan dituen emaitza onak. Izan ere, Eurostatek berriki egindako azterlan baten arabera, ikasketa horietan graduatu berrien enplegu-tasa %94,5etik gora duten Europako 16 eskualdeetako bat da Foru Komunitatea.