angle-left Chivite Lehendakariak Lanbide Heziketa funtsezko elementu gisa aintzatetsi du Nafarroako lehiakortasunerako eta garapen ekonomikorako

Kimua metodologiari buruzko jardunaldiaren barruan, titulazio ezberdinetan nabarmendu diren 32 ikasleri eman dizkie aparteko sariak

2021/05/25

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Lanbide Heziketaren sendotasuna eta Foru komunitatearen  lehiakortasunari eta garapen ekonomiko eta sozialari egindako funtsezko ekarpena azpimarratu ditu, tituluak aparteko kalifikazioekin amaitu dituzten Lanbide Heziketako 32 ikasleri sariak ematean.

Ekitaldia Hezkuntza Departamentuak antolatu du KIMUA metodologiari buruzko jardunaldien esparruan; irakasteko modu berritzailea da, eta método malguak, praktikoak eta dinamikoak bultzatzen ditu, irakaskuntza-ikaskuntza aktiboan oinarritutakoak; horrela, ikasleak protagonismo handiagoa hartzen du.

600 bat irakasle eta ikasleren aurrean, Maria Chivite Lehendakariak “kalitatezko” hezkuntza publikoaren garrantzia azpimarratu du “maila  guztietan”. “Exekutibo honen lehen lehentasunetako bat da”, nabarmendu du, eta LH bereziki azpimarratu du. “Prestakuntza honek, eta, hedaduraz, Hezkuntza osoak arrakastarako prestakuntza-ekosistema osatzen du, ikasle bakoitzarena nahiz gizarte-mailan erantsia”, nabarmendu du. Era berean, Lanbide Heziketa “oraina eta geroa da; prestakuntza integrala eta lan-merkatuaren premiekin bat datorrena”, gehitu du.

Halaber, Lehendakariak eskertu nahi izan du LHk familien artean (datorren ikasturterako lehen mailan 5.525 ikasle berrirekin) nahiz Nafarroako enpresen artean duen babes handia, azken horiek ere titulazio horiek dituzten gero eta profesional gehiago eskatzen baitituzte. “Gure LHk errealitate bizia izaten jarraitzeko lanean segi behar dugu, etengabe aldatzen ari da, eta aldaketa sozialei malgutasunez aurre hartzeko eta horietara egokitzeko gai izan behar du, elkarrekin egiten dugun lanak Foru Komunitatearen garapena bultzatzeko balio baitu”, azpimarratu du.

32 saritu

Hitz horien ondoren, Chivite Lehendakariak, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariarekin eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusi den Tomas Rodriguezekin batera, LHko gradu-amaierako aparteko sariak banatu dizkie 32 ikasleri, kalifikazio onenekin titulazioa eskuratu dutenei.

Zehazki, Oinarrizko Lanbide Heziketako hiru diploma banatu dituzte, Gradu Ertaineko 13 eta Gradu Goreneko beste 13. Horiei gehitu behar zaizkie Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako Goi Graduko beste hiru diploma.

Oinarrizko LHn pertsona hauek izan dira sarituak: Xabier Galarza Infante, Sukaldaritzako eta Jatetxe-arloko Oinarrizko titulu profesionala duena; Ibai Mendibe Castillo, Bulegoko Informatikako Oinarrizko titulu profesionalarekin (biak Uharteko BHIkoak); eta Sofía Nicol Valencia Solorzano, Arotzeriako eta Altzarigintzako Oinarrizko titulu profesionala lortu duena (San Juan-Donibane ZI).

Gradu Ertainean, berriz, hauek izan dira sarituak: Thalía Abadiano Abadía, Jarduera Komertzialetako teknikaria (Mª Ana Sanz ZI); César Aguas Esparza, Mekanizatuko teknikaria (Virgen del Camino ZIP); Irache Azanza Albizu, Administrazio Kudeaketako teknikaria (Mª Inmaculada ikastetxea); Josu Barandalla Garrués, Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria (San Juan-Donibane ZI); Nayim Elurbide Tardio, Karrozeriako teknikaria (Donapea ZIP); Iñigo Fernández Palacios, Mendekotasun-egoeran aurkitzen diren Pertsonen Artapeneko teknikaria (Lizarra ZIP); Mª Luisa Ganuza Alcalde, Erizaintzako Laguntzako teknikaria (Mª Inmaculada ikastetxea); Juliana Natividad Hualdia Calizaya, Jatetxe-arloko Zerbitzuetako teknikaria (Burlata ZI); Mª Pilar Marzo Campo, Lorezaintza eta Loradendako teknikaria (Nekazaritza eta Basogintzako ZI); Mikel Molino Rangel, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria (Salestarrak ZIP); Judith Parejo Morales, Estetika eta Edertasuneko teknikaria (Burlata ZI); David Sarasola Santamaría, Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria (Lizarra ZIP); eta Pablo Zúñiga Sola, Sistema Mikroinformatiko eta Sareetako teknikaria (Cuatrovientos ZI).

Bestalde Goi Mailako Graduan, hauek lortu dituzte espediente onenak: Alejandra Aquerreta Escribano, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria Grabaketan eta Estanpazio Tekniketan (Iruñeko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Mailako Eskola); Judith Arbeloa Roldán, Administrazio eta Finantzetako goi teknikaria (Lizarra ZIP); Maite Ayala López de Pariza, Elikadura Industriako Prozesu eta Kalitateko goi teknikaria (EGA BHI); Leyre Bozal Saiz, Informazio eta Laguntza Turistikoen Gidako goi teknikaria (Lizarra ZIP); Irune Caballero Gómez, Abeltzaintza eta Animalia Osasun Laguntzako goi teknikaria (Nekazaritza eta Basogintzako ZI); Enériz Cosano Avilés, Nazioarteko Merkataritzako goi teknikaria (Mª Ana Sanz ZI); Unai De Zia Lozares, Telekomunikazio Sistema eta Sistema Informatikoetako goi teknikaria (Donapea ZIP); Miriam Goñi Ezcaray, Ikus-entzunezko Grafikako Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria (Iruñeko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Mailako Eskola); Carlos Labiano Cerón, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi teknikaria (Cuatrovientos ZI); Eduardo Lacarra Ansa, Industria Mekatronikako goi teknikaria (Ribera del Arga BHI); Naiara Mariezcurrena Iribarren, Haur Hezkuntzako goi teknikaria (Hezitzaile Eskola II); Katherine Aracely Paucar Tenecela, Estetika Integral eta Ongizateko goi teknikaria (Burlata ZI); Jesús Ripalda Galdeano, Zentral Elektrikoetako goi teknikaria (Energia Berriztagarriak ZI); Estefanía Rubio Alfaro, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria Grabaketan eta Estanpazio Tekniketan (Iruñeko Arte Eskola eta Diseinuko Goi Mailako Eskola); Raúl Sarasate Ibarrola, Egokitzapen Fisikoko goi teknikaria (Irunberri ZIP); eta Miroslava Veselinova Hadzhieva, Aho eta Hortzetako Higieneko goi teknikaria (Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala –ESTNA).