angle-left Chivite Lehendakariak eta Grande-Marlaska eta Alegría ministroek terrorismoaren historiari ikasgeletan heltzeko beharra defendatu dute, prebentzio eta oroitzapen gisa

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzako “Memoria eta Terrorismoaren Prebentzioa" material didaktikoak aurkeztu dituzte Iruñean, Terrorismoaren Biktimen Fundazioarekin eta Oroimenezko Zentroarekin elkarlanean

2021/12/14

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak eta Pilar Alegría eta Fernando Grande-Marlaska Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Barne ministroek, hurrenez hurren, Espainiako terrorismoaren historia ikasgeletan lantzeko material didaktiko berria aurkeztu dute gaur Iruñean.

‘Memoria eta Terrorismoaren Prebentzioa’, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Barnekoaren baterako ekimen bat da eta zazpi unitate didaktiko barne hartzen ditu, bere helburua izanik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculoan datozen edukiak garatzeko materialak elaboratzea, terrorismoaren historia eta indarkeria terrorista errefusatzeko balioak hala nola terrorismoaren biktimekiko errespetua eta adeitasuna sustatze aldera.

Ministerio biek aurkeztu zuten proiektu hau osatzen duten zazpi unitateetako lehena 2018ko azaroan. Horri erantsi zaizkio gaur aurkeztutako unitate berriak, zein material didaktiko bezala erabili ahal izango diren Historia, Balio Etikoak, Filosofia eta Psikologia bezalako irakasgaietan. Unitate bakoitza banatzen da sekzio ezberdinetan eta jarduerak dakartza ikasleentzat. Unitate guztiek ikaslea parte hartze aktibora daramate, haren hausnarketa sustatuz. 2021 honetako martxoaren 17an Hezkuntza Departamentuak unitateak aurkezteko jardunaldi bat ospatu zuen, foru Komunitateko hezkuntza komunitatera zuzendua.

Proiektuan partaide aktiboak izan dira Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak eta Terrorismoaren Biktimen  Fundazioak, hala nola kolektiboko kideak biltzen dituzten beste hainbat erakunde eta elkarte. 

Hezkuntza balio zibikoen transmititzaile bezala

Chivite Lehendakariak bere mintzaldian azaldu duenez, ikasgeletan duela gutxiko terrorismoaren historia lantzea “gainditzeke zegoen irakasgai bat zen”, eta aldi berean azpimarratu du, hain zuzen, hezkuntza “dela kohesiorako tresna bat, baita herritarren balio zibikoen transmisiorako ere, bizikidetza esparruaren eredua izanik, aniztasuna eta pluraltasuna esparru horretan eguneroko atalak direnez”. Hori dela eta, goraipatu du zentroetara biktimen eta bere historiaren lekukotasunak eramatearen egokitasuna.

Unitate didaktiko hauen balioa oinarritzen da, Lehendakariaren esanetan, “ez bakarrik terrorismoa fenomeno sozial bat bezala azaltzean, baizik eta egiarako, oroimenerako eta balioen transmisiorako bere ekarpenean; biktima bakoitzaren atzean dagoen drama pertsonal eta familiarra ez ahazte aldera”.

Chivitek esker ona adierazi die proiektu hau martxan jarri izanagatik, bai bi ministerioei eta bai biktimen kolektiboak osatzen dituzten eta ekimen honetan kolaboratu duten bi fundazioei.

Bere aldetik, Grande-Marlaska ministroak esan du “hau bezalako ekimenek errazten dietela etorkizuneko belaunaldiei oroimen kolektibo baten harrera zeinek eragotziko duen biktimen sakrifizioa alferrikakoa izatea, terrorismoaren prebentziorako estrategia onena izanik; frogarik egokiena zeren, jasandako sufrimendua alde batera utzita, Espainiak lortu du terrorismoa errotik kentzea, historia berriro errepikatu ez dadin tresna egokiena delakoan”.

Hori da unitate didaktiko hauen balio erantsia, “benetako kontakizuna emateko bere ekarpena, Espainiako terrorismoaren oroimen kolektibo bati dagokionez, zeinek leheneratuko duen, posible den neurrian, biktimen duintasuna, beraien inozentzia onartu dadin helburu politikoak lortzearren indarkeria erabili zutenen aurrean, gertatuaren eta inoiz gertatu behar ez zuenaren manipulazioa eta justifikazioa eragotziko duena”, erantsi du Barneko titularrak.

Bere aldetik, Pilar Alegria Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministro andreak azpimarratu du “ez dugu gehiago entzun nahi gai hauek ez direla aipatzen” eta erantsi du “terrorismoa, bere helmena eta eragin duen kaltearen berri ez izatea, herritarrak babesik gabe uztea dela”. Material didaktiko hauek datoz “isiltasuna, beldurra ezabatzera eta elkarrizketaren bidez ideien defentsa sustatzera”, ildo horretatik, Alegriak azpimarratu du “biktimen lekukotasuna ikastetxetara eraman ahal izatea justizia eta duintasun ekintza bat dela”.

Edukiak eta lekukotasunak

Barne eta Hezkuntza ministerioek garatutako protokoloak barne hartzen ditu zazpi unitate didaktiko; bat 1. DBH-rako; bi 4. DBH-rako; bi 1. Batxilerrerako eta beste bi 2. Batxilerrerako.

Zehazki, Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleek eskura izango dute honako unitatea: ‘Terrorismoaren aurkako azal ikusiezina’, zein Balio Etikoen irakasgaian emango den. 4. DBH-rako aurreikusi dira honako unitateak: ‘Terrorismoaren Biktimak eta Giza Eskubideak’ Balio Etikoak arloaren baitan; eta ‘Terrorismoa Espainian’, Geografia eta Historia irakasgaiaren baitan. 1. Batxilerreko ikasleek ikasi ahal izango dute ‘Nazioarteko Terrorismoa Mundu Garaikidean’, Mundu Garaikidearen Historian; eta ‘Argudioa terrorismorako erantzun modura’, Filosofia irakasgaiaren baitan. Amaitzeko, 2. Batxilerreko ikasleek ikasi ahal izango dute ‘Terrorismoa Espainian’, Historia irakasgaian; eta ‘Gizabanakoaren erradikalizazioa’, Psikologiaren baitan.

Ikasleentzako materialaz gain, diseinatu dira koadernotxo batzuk irakasleek gai hau lantzerakoan orientabidea izateko, online errekurtsoak eta informazioa hedatzeko bibliografia tarteko.

Ekitaldi instituzionala

Aurkezpen ekitaldira, zeinetan buru izan diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa eta Barne ministroak eta Nafarroako Lehendakaria, etorri dira halaber Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernu zentraleko ordezkaria; Enrique Maya Iruñako alkatea; Javier Remirez lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barneko kontseilaria; Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria; Juan Cruz Cigudosa Unibertsitatea, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilaria eta Martin Zabalza Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia. 

Era berean, bertaratu dira Inma Jurío Nafarroako Parlamentuko lehenengo lehendakariordea eta Pedro Jose Gonzalez, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kidea. Baita Antonio Magdaleno, Koldo Martinez eta Alberto Catalan senatari nafarrak ere. 

Bestalde, etorri dira Montserrat Torrija Barne Ministerioko terrorismoaren biktimen babeserako zuzendaria, Tomas Caballero Terrorismoaren Biktimen Fundazioko lehendakaria; Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroko lehendakaria eta Ricardo Arana, unitate didaktikoen autoreen ordezkaria.

Gainera, ekitaldira bertaratu dira Foru Komunitateko, Poliziaren Gorputz Nazionaleko, Guardia Zibileko, Nafarroako Komandantzia Militarreko eta Iruñako Defentsa Ministerioko hala nola Udaltzaingoko Polizia.

Prentsaurrekoa osorik