angle-left Irurtzunen egin da Matematiken XXXI olinpiada

2017/05/25

DBH 2. mailako 148 ikaslek parte hartu dute matematiken XXXI. Olinpiadan, Irurtzungo Atakondoa ikastetxean. Nafarroako 52 ikastetxeko ikasleek parte hartu dute eta bi ordutan zehar matematiketako 6 problema argitu behar izan dituzte. Horrez gain, mendi-irteera, erakusketak eta Rubik kubo-tailerretan parte hartzeko aukera izan dute gurasoek, irakasleek eta bertaratutako gainerako ikasleek.

Alberto Petriri omenaldia

Alberto Petri Etxebarria zena gogoan izan dute sari banaketaren unean. Petri, matematika irakaslea zena, iazko udan hil zen. Berak sustatu zituen Matematika irakasleen Tornamira Nafarroako elkartea eta baita Matematika Olinpiadak ere.

Omenaldiaren ondotik, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek banatu ditu diploma eta sariak. David Lecumberri Irisarri (Calansaz ikastetxea) eta Marta Cabeza Urarte (Zizur Nagusiko institutua) bikoteak irabazi du aurtengo olinpiada. Bigarren izan da Lorena Remón Cillero (Bardenas Reales de Cortes institutua) eta  Claudia Rodrigo Bolea (Marcillako Marqués de Villena institutua) bikotea eta hirugarren, Joseba Andoni García Compains ( Iruñeko Biurdana institutua) eta Mikel Elorriaga  (Zizur institutua).

Matematika olinpiadak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Cajanavarra Fundazioaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin antolatu dira eta datorren urtean Tuterako Benjamin institutuan jokatuko dira.

Aurretik, ekainaren 21etik 25era bitartean, Valladoliden lehiatuko dira, estatu mailako XXVIII matematika olinpiadetan, Marta Cabeza, David Lecumberri eta Lorena Remón.

Kontaktua: Kabinetea
Mezu elektronikoak: gabinete.educacion@navarra.es
Telefonoa:848426074