angle-left Lanbide Heziketako 200 ikaslek arlo sozialean ekintzaile izateko programa osatu berri dute

Hezkuntza Departamentuak, Fundación Telefónica eta Acción contra el Hambre gobernuz kanpoko erakundearen arteko hitzarmenari esker garatu da proiektua, gazteen langabezia tasa murrizteko asmoz

2018/03/16

Proiektuen aurkezpen ondorengo talde argazkia

Iruñeko Hezitzaile Eskola Ikastetxe Integratuak eta Carlos III ikastetxe teknikoa, Tuterako ETI-Ikastetxe Integratua eta Burlatako Lanbide Heziketako zentro integratuak parte hartu dute Gizarte Ekintzailetza Programan. Hezkuntza Departamentua, Fundación Telefónica eta Acción contra el Hambre gobernuz kanpoko elkartearen arteko proiektuaren bitartez, 200 ikasle inguru aritu dira ekintzaile izateko gaitasunak ikasten, laneratzek orduan aukera gehiago izan ditzaten. Proiektu honen xedea Nafarroako gazteen langabezia tasa gutxitzea da.

Hezkuntza kontseilari Maria Solana, Fundación Telefonicako nazioarteko harremanetarako arduradun Joan Cruz eta Fundación Contra el Hambrek EAE eta Nafarroako gizarteratzeko programen arduradun Beatriz Sampedro izan dira gaur Burlatako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, hango zuzendari Gil Sevillanorekin, programan parte hartu duten ikasleetako batzuk garatu dituzten proiektuen aurkezpenean.

Gizarte Ekintzailetza zikloa Goi eta Erdi mailako zikloetan lantzen da Enpresa eta Ekimen Ekintzaileen ikasgaiaren baitan; Oinarrizko Lanbide Heziketan, berriz, ikasgai guztietan ematen da zeharka. Modu horretara, curriculumeko edukiekin batera learning by doing (eginez ikasi) metodologia erabiliz ikasi dute ikasleek, era horretara, programaren azken lan moduan ekintzailetza proiektu eredu bat aurkeztu behar izan dute ikasleek. Gainera, Acción contra el Hambre elkarteko kideek etorkizunean gelan bertan garatzen diren ezagutzak irakasten dizkiete ikasle zein irakasleei.

Maria Solana hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, modu honetako ekintzak bat datoz Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza departamentuak Lanbide Heziketako Plan Estrategikoan zehaztuta dituen lerro eta helburuekin, “lanbide heziketa etorkizuneko aukera moduan ikus dezaten ikasle nafarrek eta lan merkatuak eskatzen dituen ezaugarrietara egokituz. Ezaugarri horiek betetzen dituzten ikasleak prestatzen ditu proiektu honek, gainera hezkuntza eskaintza

erakargarria eta moldagarria sustatzen du”. Kontseilariak gehitu du, “trebatzeko modu hau Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen metodologia aktibo eta berritzaileekin bat dator”.

Gizarte Ekintzailetzarako Lanbide Heziketako ziklo hau pasa zen urtean abiatu zen 118 ikasleren parte hartzearekin eta aurten sei ikastetxeetara zabaldu da.

Fundación Telefónicako ordezkari Joan Cruzen hitzetan, “Nafarroa aitzindari izan da ekimen honetan, lana lortzeko garaian aukerak zabaltzen dizkie Lanbide Heziketako ikasleei; izan ere, gaitasun ekintzaileak bereganatzen dituzte”. Gainera, Cruzek gazteen langabezia tasa jaisteko erakunde publiko zein pribatuen arteko elkarlana nabarmendu du. “Programa honek ikasleen artean gizarte ekintzailetza zein ekintzailetza teknologikoarekiko interesa pizten du: beraien bizimodua garatzearekin batera, gizartean eragina izango duten enpresa zein teknologia berriak garatzen laguntzen die. Kontuan hartu behar da, arlo teknologikoak datozen 5-10 urteotan lanpostuen bi herenak sortuko dituela”.

Bestalde, Beatriz Sampedro, Acción contra el Hambre elkarteko ordezkariaren hitzetan, “Gizarte Ekintzailetzako Lanbide Heziketa ekintzailetasunaren inguruko legeak azaldu zein elkarte anonimo edo erantzun mugatuko sozietateak bereizten irakasteaz harago doa. Programak gaitasun ekintzaileak bultzatzen ditu, beraien proiektuak garatzeko tresnak eskaintzen dizkie ikasleei eta, era berean, ekintzailetza ezinezko edo urrutiko zerbait ez dela ohartzeko balio die ikasleei”.

rakasleen formazioa

 

Gizarte Ekintzailetzako Lanbide Heziketak irakasleen formazioa du oinarri. Horretarako ikasle talde batek zuzenean lan egiten du ikastetxeetako irakasleekin. Hala, ikasleek ekiteko tresnak eskuratzen dituzten bitartean irakasleek tresna horiek nola irakatsi eta modu ezberdin batean ekimen bati nola ekin azaltzen ikasten dute. Irakasleek ikasten dute gaitasun ekintzaileak aurrera nola eraman eta beharrezko errekurtsoak zein tresnak eskuratzen dituzte ikasleak motibatu eta ikasgaia modu erakargarrian eskaini dezaten.

Formazio honen barruan, urtarrilean gai honetan interesa duten irakasleentzako e-learning ikastaroari hasiera eman zitzaion. Helburua proiektu hau ahalik eta ikasle gehienengana helaraztea da: hainbat erkidegok jada zazpi kreditu (70 ordu)

homologatzeari ekin diote, eta erkidego guztien artean Nafarroa da irakasle gehien aurkeztu dituena Gizarte Ekintzailetzako Lanbide Heziketan. Egun 194 ikasle ari dira proiektu honetan parte hartzen, erdia baino gehiago nafarrak.

Gizarte Ekintzailetzako Lanbide Heziketak 2018an 350 ikasle hartu nahi ditu eta 50 bat irakasle. Iaz 264 ikasle eta 12 ikaslek parte hartu zuten.