angle-left Solana eta Elizalde kontseilariek Baztan-Bidasoa eskualderako Lanbide Heziketa Plana aurkeztu dute

Lanbide Heziketa Planari ekarpenak egiteko eskualdeko egingo dire bilera ibiltarien lehenengoa izan da

2017/10/09

Solana eta Elizalde kontseilariak aurkespenean.

Hezkuntza kontseilari Maria Solana eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Baztan-Bidasoan egin dute Lanbide Heziketa 2017-2020 Planaren aurkezpena, eta eskualdean izango duen eragina zein den azaldu dute. 
Era honetako lehenengo bilera izan da Bertizen egindakoa; izan ere, asmoa baita Nafarroako eskualde guztietan lan-talde bilerak egitea, planak horietako bakoitzean dakarrena azaltzeaz gain, tokian tokiko herritarrek ekarpenak egin ditzaten.
 
Solana kontseilariak plana Nafarroako gobernuarentzat “estrategikoa” dela baieztatu du eta, hori dela eta, “departamentu arteko plana da, Hezkuntza, 
Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa, Eskubide Sozialak eta Garapen Ekonomikoa departamentuen artean garatu da plana”.
 
“Proiektu honetako Nafarroako Lanbide Heziketaren eskaintza eraldatuko du planak”, gehitu du Solanak, “ikaslearen formazioan, lanaren kalitatean eta garapen ekonomiko eta Nafarroako lurralde eta herritarren kohesioan indarra jarriz”.
 
Ildo horretan, Elizalde kontseilariak esan du, “Planak balio behar du Nafarroa kohesionatu eta kulturalki jasangarriago bat izateko”. Gehitu du, “landa eremuaren ikuspegi globala duten nekazaritza sektorearen, elikagai industriaren, basozaintza eta inguru naturalaren kudeaketaren inguruko ikerketa behar ditugu, iraunkortasuna eta lurralde kohesioa aintzat hartuko dituztenak”.