angle-left Udal Musika Eskolek 3 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute Nafarroako Gobernuaren eskutik

Ikastetxe horien erakunde titularrek maiatzaren 17ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak, ikasle bakoitzeko gehienez 3.000 eurokoak

2021/04/28

Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu du Foru  Komunitateko Udal Musika Eskolen mantentze eta funtzionamendurako 3 milioi euroko laguntzen deialdia. Horrela, toki-administrazioek eta zentro horien erakunde titularrek gaurtik maiatzaren 17ra arteko epea dute diru-laguntza eskatzeko, egun hori barne.

Oinarrietan adieraziaren arabera, zentro bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da 2020. urtean eskolaren erakunde titularrak eginiko ekarpena baino handiagoa, zein aipatutako aurrekontu ekitaldian exekutatutako aurrekontuan barne hartuko zen. Musika Eskolaren batek 2020-2021 ikasturte hasieratik Hezkuntza Departamentutik funtzionatzeko baimena eskuratu badu, ez da kontuan hartuko paragrafo honetan ezarritako muga, hari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

Era berean, Musika Eskola bakoitzerako diru-laguntzaren kopuru hori guztira halaber ezin izango da zentroko gastuen hasierako aurrekontuarekiko % 33tik gorakoa 2021 ekitaldian.

3.000 euro arte ikasle bakoitzeko

Musika Eskola eskatzaileek 3.000 euro arte jaso ahal izango dituzte 2019-2020 ikasturtean zehar matrikulatutako bere ikasle bakoitzeko, betiere 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako edo Maila Handiagoko musika ikasketa arautuen zentro espainiar batean inskribatu izan bada. Diru-laguntzari dagokion zenbatekoaren baturak 300.000 euroko kopurua gaindituko balu, zenbateko maximo hori proportzionalki banatuko litzateke atal honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ikasle guztien artean.

Deialdi honetatik kanpo geratzen da Tuterako “Fernando Remacha” Musika Eskola, izan ere, Tuterako Udalak dagoeneko hitzarmen berezi bat adostu du Hezkuntza Departamentuarekin, musika ikasketak behar bezala finantzatzeko.

Era berean, Musika Eskola eskatzaile haiek zein 2020 urte naturalean zehar Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Berezian harpa, kontrabaxua, fagot, tronpa, tuba-bonbardino, txistua, biola, bibolina eta biolontxeloa espezialitateen arteko batean inskribatu diren, aldi berean, horietako batean ikasleak matrikulatuta izanik, aipatu espezialitatetan klaseak jasotzen dituen ikasle bakoitzeko 1.000 euro arte jasoko dituzte. Diru-laguntza osoak 27.000 euroak gaindituko balitu, kopuru maximo hori proportzionalki banatuko litzateke atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasle guztien artean.