angle-left Ikasleen gurasoen elkarteek beraien jarduera finantzatzeko laguntzak eska ditzakete

Hezkuntzak argitaratu berri duen diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 5ean amaituko da

2023/06/19

Hezkuntza Departamentuak berriki argitaratu du NAOn, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoen elkarteko federazioen jarduera finantzatzeko diru-laguntzen deialdia. Elkarteek uztailaren 5a bitartean egin dezakete eskaera. 

Dirulaguntzak 62.000 euroko aurrekontua du, eta gurasoen federazioen jardueren antolaketa eta programazioa finantzatzea du helburu. Finantzatuko diren ekintzen artean, gurasoek eskolaz kanpoko prestakuntza edo jardueretan parte hartzea bultzatuko duten ekintzak daude, honako hauekin lotuta: berdintasuna, bizikidetza baketsua, kultura, ingurumen-hezkuntza, kontsumo arduratsua, energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna, etab. Era berean, balioetan oinarritutako hezkuntza indartzeko edo hezkuntza-komunitateko kideen arteko lotura erraztuko duten tresna telematikoetan sakontzeko helburua duten online programak baloratuko dira.

Federazioek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistroaren bidez edo Nafarroako Gobernuko edozein erregistro-bulegotan aurkeztu ahal izango dute eskaera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako lekuetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.