angle-left Bigarren Hezkuntzako, LHko eta hizkuntz eskoletako LEP-ko probak ekaineko bigarren hamabostaldian egingo dira

NUP eta Nafarroa Arenan egingo dira azterketak eta COVID-19arengatik konfinatuak daudenek beranduago egingo dituzte

2021/03/15

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak garatzen duen Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetarako deialdia maiatzaren amaieran hasiko da oposizioaldiaren aurkezpenarekin. Idatzizko probak ekaineko hirugarren asteburuan egingo dira, ziurrenik; egun bat gaztelaniazko espezialitateetarako eta beste bat euskarazkoetarako.

Hezkuntza gaurko egunez, ostirala, bildu da Mahai Sektorialera etorritako erakunde sindikalekin eta COVID-19ak eragindako pandemiagatik iaz atzeratu behar izan zen bigarren hezkuntzako eta LH-ko irakasle teknikoentzako gorputzetan sartzeko eta parte hartzeko hautaketa prozeduraren alderdi ezberdinak ezagutzera eman dizkie.

Horrela, eta Nafarroako hizkuntzen eskola ofizialen egonkortasuna bermatu nahian, Departamentuak jakinarazi du ikasturte honetan tramitatuko dela, era berean, Irakasleen Hautaketa eta Hornidura Zerbitzuko zuzendaritzari dagokion abenduaren 22ko 313/2020 ebazpenaren arabera onartutako hizkuntzen eskola ofizialetako irakasleen gorputzean partaide izateko deialdia. Eta horrez gainera, jakitera eman zaie hizkuntzen eskola ofizialen aurkezpen ekitaldia ziur aski ekainaren azkeneko asteburuan ospatuko dela, eta idatzizko probak berriz, hurrengo asteburuan.

Proben antolaketan prebentzio neurri guztiak bermatuko dira arazorik gabe garatu ahal izan ditzaten pertsona izangaiek eta epaimahaietako kide guztiek, oraindik pairatzen ari garen egoera sanitarioa kontuan hartuta. Asmo horren arabera, probak eremu zabaletan garatuko dira, alegia Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Navarra Arenako pabiloian. Ildo beretik, bermatuko da, ahal den neurrian, probak garatzeko unean konfinatuta dauden izangaiek ondorengo data batean proba egiteko eskubidea izatea, betiere hautaketarako prozedura jarduketak 2021/2022 ikasturtearen hasiera egoki bat ahalbidetzeko moduan amaitzen badira.

Pertsona izangaien deialdia eta aurkezpen ekintzen eta idatzizko proben data zehatzak Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Hautaketa eta Hornidura Zerbitzuko zuzendaritzari dagokion ebazpenari jarraiki iragarriko dira.

660 plaza

Deialdiak guztira Bigarren Hezkuntzako eta LH-ko 660 plaza hartzen ditu barne; horietatik 434 gaztelaniazko espezialitatetakoak dira eta 226 euskerazkoak.

Era berean, hizkuntzen eskola ofizialetako irakasleen gorputzean sartzeko hautaketa prozedurak 19 plaza kontenplatzen ditu, horietatik, 10 plaza 2018ko enplegu eskaintzatik datoz eta beste 9ak Nafarroako Gobernuak 2020ko azaroan onartutako birjarpenerako LEP-etik.

Espezialitatearen araberako plaza hauen banaketa, plantilla aldatzeko aurretiko foru dekretuari jarraiki, honakoa izango da: 9 ingelesean, 4 euskeran, 3 alemanieran, 2 frantsesean eta bat italieran.