Nafarroako unibertsitateek guztira 35 ikastaro emango dituzte aurtengo udan - Nafarroako unibertsitateek guztira 35 ikastaro emango dituzte aurtengo udan - Dpto
Hezkuntzako kontseilari María Solanak gaur goizean aurkeztu ditu XVIII. edizioko ikastaroak, Nafarroako unibertsitateetako eta Iruñeko eta Tuterako Udaleko ordezkariekin batera
2018/06/01
Ariadna García, Raul Azpilicueta, Nekane Oroz, Carmen Jusué, Eloísa Ramírez, Maria Solana, María Iraburu, Luis Fernández, Maider Beloki.
Nafarroako unibertsitateek aurtengo udan guztira 35 ikastaro emango dituzte, kopururik altuena 2001ean ekimena sortu zenetik. Gaiak askotarikoak izango dira honako eremu hauetan: Hezkuntza eta Giza Zientziak, Gizarte Zientziak eta Juridikoak eta Zientzia Esperimentalak; horietako bost euskaraz emango dira. Hezkuntzako kontseilaria den María Solanak gaur goizean aurkeztu du XVIII. edizioko hezkuntza-eskaintza; besteak beste, estresari edo adimen lokartuei buruzko ikastaroak eta arkeologiari edo neurohezkuntzako plastikotasunari buruzko beste espezializatu gehiago ere egongo dira.
Ikastaroetan elkarrekin parte hartuko dute Nafarroako lau unibertsitate-zentrok: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta UNEDek Iruñean eta Tuteran dituen Zentro Elkartuak. Ikastaroak Iruñean, Tuteran, Bertizaranan, Uxuen eta Uharten garatuko dira.
Ekimen honekin eta Katedren Deialdiarekin, Foru Komunitatean antolatzen diren unibertsitate-luzapeneko jarduera zabalenak osatuko dira. Soilik 2017an 1.459 lagun inskribatu ziren, eta horiei gehitu behar zaizkie ikastaroak web bidez jarraitu zituztenak eta aldez aurretiko inskripziorik egitea eskatzen ez zuten ikastaroetara joandakoak.
Solana kontseilariaz gain, Udako Ikastaroen aurkezpenean honako hauek hartu dute parte: NUPeko Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako errektoreordeak, Eloísa Ramírezek; Nafarroako Unibertsitateko Irakasleen arloko errektoreordeak, María Iraburuk; UNEDek Iruñean duen Zentro Elkartuko zuzendariak, Carmen Jusuek; UNEDek Tuteran duen Zentro Elkartuko zuzendariak, Luis Jesús Fernándezek; Iruñeko Udaleko Kulturako eta Hezkuntzako zinegotziak, Maider Belokik; eta Tuterako Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Zentro Zibikoetako zinegotziak, Silvia Cepasek.
Solanak bere hitzaldian nabarmendu nahi izan du ekimen honetan emakumeek duten ikusgarritasuna. Batez ere asistentzia femeninoa izaten da. Ikastaroen artean, ondorengoak aipa daitezke: “Zientzialariak: emakume ikerlarien eta teknologoen ikusgarritasuna” edo “Inspiratzen duten emakumeak”, gehitzen doan parte-hartzea –2016. urtean, bertaratutakoen %70a emakumeak izan ziren eta 69k hizlari gisa parte hartu zuten. Kopuru hori 103koa izan zen 2017an-.
Hezkuntza Departamentuak gizartean ezagutza, irakaskuntza eta ikerketa hedatzeko duen konpromisoa aipatu du kontseilariak. Halaber, adierazi du, ikastaroak Nafarroako Gobernuak finantzatzen baditu ere, “horiek ezin izango zirela egin lau zentro horiek jarritako ilusiorik eta ardurarik gabe”. Azkenik, eskerrak eman dizkie Iruñeko eta Tuterako Udalei haien lankidetzarengatik eta ikastaroak egiteko espazioak uzteagatik. Ikastaro horietako batzuk Nafarroako zahartze aktiboaren eta osasungarriaren 2017-2022 estrategian kokatzen dira, Nafarroako Gobernuak sustatzen duena zahartzearen gaineko prestakuntza eta hezkuntza indartzeko.