Maciej Niegowski: "Non-Negative Matrix Decomposition for single-channel source separation in biomedical signal processing applications" - Maciej Niegowski: "Non-Negative Matrix Decomposition for single-channel source separation in biomedical signal processing applications" - Dpto
2019/01/10
Negowski Doktoreak dio berandu heldu zitzaiola ikerketarako sena. Maciejek Alemaniako enpresa batean dagoeneko lanean ari zeal jabetu zen. Izan ere, berarentzat ikerketaren garrantzia inon badago enpresa munduan aztertutakoa txertatzean datza.
Maciej 3 urte eta erdiz aritu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan bere doktoretza tesia garatzen, Hezkuntzak aurre-doktoretzarako eskaintzen dituen dirulaguntzez baliatuz.
Elektrokardiogramak neurtzeko gailuak garatzen ari zen lantalde batengana gerturatu zen Maciej. Bere tesia bihortz arritmiak antzemateko algoritmoak hobetzean datza eta. Denoising delakoan oinarritzen da, seinale desberdinak banatzean eta ondorioz neurketarako gailua hobetzen ahal zuena.
Lantaldearekin elkarlanean aritu ostean, algoritmo horien garapean sartu zen Maciej buru-belarri. Bere tesiak bestelako ezagutza-esparruri ere ekarpena eginen dio, esate baterako, audioaren munduari “berrikuntza da helburua, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko eta hórrela edozein egoeratan beti modu egokian funtzionatuko duten algortimoak lortuz”.
Argi dago beraz, algoritmoen unibertso hau modu transbertsaldean ezartzen ahal dela. Neegowski doktorea une honetan energia berriztagarrien alorrean ari da lanean, zehazki aspaldi buruan duen kontu bat ikertzen: algoritmoen garapena erregulatzaileen menperatzean. Zorionak, Maciej!