angle-left Maisu-maistren oposizio-azterketak Mendillorri BHIn izango dira

Lehenengo ariketak ekainaren 22 eta 25 bitartean izango dira

2019/06/17

Dagoeneko argitaratu dira maisu-maistren oposizioen azterketak egiteko egunak, orduak eta lekuak. Espezialitate eta hizkuntza guztietako lehenengo ariketaren B froga Mendillorri BHIn egingo da, Edificio Aguas deritzan eraikinean (Uztarrotzeko Kontzejua, 2). Lehenengo azterketak ekainaren 22an izango dira, goizeko 8etan hasita eta azkenak, berriz, ekainaren 25ean, 11:30ean. Hala, ez dute bat egingo espezialitate eta hizkuntzek, legeak hala aginduta Departamenduak bermatu egin behar baitu hautagaiak izena eman duten espezialitate eta hizkuntza guztietara aurkeztu ahal izatea.

Larunbatean Haur eta Lehen hezkuntzako frogak izango dira, euskaraz nahiz gazteleraz. Igandean, Heziketa Fisikoa (euskaraz), Ingelesa (euskaraz nahiz gazteleraz) eta Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz nahiz gazteleraz). Hilaren 24an Euskara, Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz) eta Musika (euskaraz nahiz gazteleraz) egingo dira. Azkenik, asteartea 25, Pedagogia Terapeutikoa eta Hezkuntza Fisikoak, biak ala biak gazteleraz, izango dira.

Ondoren, ekainaren 26tik 28ra, lehenengo ariketaren A froga egingo da; alegia, kasu praktikoa.

Azterketak egiteko jarraibideak

Epai-mahai koordinatzaileak jakinarazi duenez, hautagaiak boligrafo urdina eraman beharko du azterketa egiteko.

Bestalde, hautagaiek ebaluaketa irizpideak ere kontsulta ditzakete oposizioen web orrian argitaratu baitira.