LaborESO egitasmoaren 10. urteurrenean 200 ikaslek baino gehiagok ziurtagiria jaso dute - LaborESO egitasmoaren 10. urteurrenean 200 ikaslek baino gehiagok ziurtagiria jaso dute - Dpto
Nafarroako institutuetako ikasleek lan munduarekin lehen kontaktua izatea ahalbidetzen duen programan jada 2.000 ikasle inguruk parte hartu dute
2019/06/25
LaborESO 2019ko diploma jaso duten ikasleak eta irakasleak
Zehatz mehatz, 2018-19 ikasturtean DBH 3. mailako Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko programan parte hartzen duten ikasleek bi asteko egonaldiak egin dituzte ekimenarekin lankidetzan diarduten 186 enpresetan. Gainera aipatzekoa hurrengo institutuetako 65 irakasleen parte hartzea: Zangozako Sierra de Leyre BHI, Cintruenigoko La Paz DBHI, Martzilako Marqués de Villena BHI, Lizarrako Tierra Estella-Lizarra BHI, Lizarrako Ntra Sra del Puy itunpeko ikastetxea, Tuterako Benjamin BHI, Tuterako La Anunciata itunpeko ikastetxea, Iruñeko Biurdana BHI, Iruñeko Mendillorri BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Cortesko Bardenas Reales DBHI, Zarrakasteluko Valle del Aragón DBHI, Iruñeko Ochoa de Olza DBHI, Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, eta Atarrabiako Pedro de Villava DBHI.
Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak, LaborESOren hamargarren urteurrena “hezkuntza komunitate osoarentzako pozik egoteko arrazoia da” aipatu du eta bide horretan ikasle, irakasle zein enpresek izandako parte hartzea eskertu du, “guztien laguntzak ahalbidetzen du programa hau gauzatu ahal izatea”.
Ander Domblás, Antolaketa, Orientazio eta Aukeren Berdintasuna zerbitzuko zuzendariak, zein programan parte hartu duten ikastetxeetako ordezkariek baikorki baloratu dute programa, izan ere, aipatu dutenez, lan munduarekin harremana izatea ahalbidetzeak ikasleei beraien etorkizuneko ikasketak zein lanbideak aukeratzerakoan erraztasunak eskaintzen dizkie. Gainera, Domblásek azaldu duenez, “beraiekiko ezagutza hobetzen dute, dituzten gaitasunak, ahalmenak eta interesak ezagutuz: gainera lan munduaren errealitatearen ezagutza lortzen dute”.
Ekitaldian hitza hartu dute bestalde programan parte hartzen duten erakundeetako ordezkari, irakasle eta ikasle batek. Hasteko, Itziar Zudaire de Luis, Ijitoen Idazkaritzako Fundazioko ordezkariak, eta programan parte hartu duten 186 erakundeetako bateko kideak, Hezkuntza Departamentuak zein Ochoa de Olza DBHIk (ikastetxe honek hartu ditu ikasleak) egindako koordinazioa aipatu ditu eta "parte hartu duten ikasleak asko inplikatu dira. Gure elkartearentzako esperientzia bakarra izan da eta errepikatzeko aukera izatea espero dugu", aipatu du.
Ondoren, Julio Caro Baroja BHIko Julia Mayalen Fernánes Tellechea irakasleak hartu du htiza, zeinak gainontzeko 65 irakasleekin batera parte hartu duen ekintzan. Fernándezek zazpigarren urtea du ekimenean eta hunkituta "progamarekin maitemindu nintzen, daukagun hoberena da. LaborESOri esker jende eskuzabala ezagutu dut, enpresek parte hartzeko duten interesa ikaragarria da eta hala gure ikasleentzako adibide baikorra da". Irakasleak LaborESOk garrantzia zertan duen azaldu du: "ikasleei erronkak jartzen zaizkie, eta banakako izugarrizko lana eginez lortzen dute erronka horiek gainditzea. Hortaz, uste dut LaborESOn ikasle guztiek hartu beharko luketeela parte". Hain zuzen ere ikasle batek ere parte hartu du gaurko ekitaldian. Eulalia Mban Mbo, Julio Caro Baroja BHIko DBHko 3. mailako ikasleak esker oneko hitzak izan ditu Heziketa Bereziko Borja zentrorako, izan ere bertan egin du lan egonaldia.
Ijitoen Idazkaritzako Fundazioarekin batera, ziurtagirien banaketan izan dira honako enpresak: Zangozako Aramendía Gozotegia, Nafarroako Esclerosi Anitzaren Elkartea (Ademna), Iruñeko Udaletxeko Udal Haur Eskolak, CONATEL S.L, Borja Hezkuntza Bereziko Zentroa, ANAITASUNA Kultura, Kirola eta Aisialdirako Elkartea, Iturgain Hirigintzako Sozietatea, eta Julio Caro Baroja Institutuko atezain zerbitzua.