angle-left 400 lagun baino gehiagok parte hartuko dute bihar Iruñean, Enplegurako Prestakuntzaren I. Biltzar Nazionalean

Hezkuntza Departamentuak eta CNAIk antolatu dute Baluarten egingo den Biltzarra, eta bertan izango da, besteak beste, LHko Estatu idazkaria den Clara Sanz

2024/02/12

Baluarten egingo dira bihartik aurrera Enplegurako Prestakuntzaren I. Biltzar Nazionalaren lan-saioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Nafarroako Ikaskuntza Integraleko Zentroa(CNAI) sozietate publikoaren lankidetzarekin. Saio horietan izango da Clara Sanz, Lanbide Heziketako estatu-idazkaria, eta Espainia osoko 400 espezialista baino gehiago bilduko dira jardunaldi osoan, prestakuntzaren eta enpleguaren arloko esperientziak aztertzeko eta partekatzeko.