Mendi eta eskaladako ikasketetan izena emateko ezohiko deialdia - Mendi eta eskaladako ikasketetan izena emateko ezohiko deialdia - Dpto
Altsasuko Sakana Lanbide Heziketako ikastetxean
2017/08/30
Altsasuko Sakana Lanbide Heziketako ikastetxeak eskaintzen duen mendi eta eskalada ikasketetan izena emateko aparteko deialdia irailaren 7an eta 8an izango da. Sarbide-probak ekainean izan ziren, eta oraingoan ezohiko izenematea izango da.
Hezkuntza departamentuak egiten duen kirol-eskaintza ikasketen artean, Mendi eta Eskaladan trebatzeko aukera ere badago. Altsasuko Sakana LH IIP ikastetxean egiten da ikasketa-eskaintza eta dagoeneko hauta-probak ere antolatu dituzte.
Aurten mendi ertainen bostgarren edizioa eta eskaladako bigarrena izango dira. Matrikula irailean egingo da, eta ikasketak urrian hasiko dira.