angle-left Mendigoiti: eskolako espazioak metodologia bizien zerbitzura

2018/10/24

Mendigoiti ikastetxean azken urte hauetan eraldaketa prozesu batean sartuta gaude. Metodologia biziak eta aktiboak ezartzen ari gara eta horregatik bai espazioak eta baita ikasleen taldekatzeak ere malguak izan behar dira. 
Eskolako espazioak informazio ugari ematen baitigu bertako jarduera hezigarriari buruz.

 Metodologia aktiboak euskarri hauek bereak egiten ditu: Erabakiak hartzea eta autonomia; ikasteko erritmo desberdinei errespetua; ikasteko emozioa eta motibazioa ; ikaskuntza norberarena da eta aldi berean soziala; maila ezberdinen  arteko taldekatzeak; zeharkako ikuspegia;  pedagogia aktiboa; jolasa eta mugimendua.

 

Urriaren 18an ateak zabaldu genituen Nafarroako, Noain ikastetxea, Amaiur Ikastola, Atargi ikastetxea, San Francisco ikastetxea, Orkoiengo ikastetxea, Berriozarko Mendialdea ikastexea...eta Errioxako Cenicero, Arnedillo...gurean hartzeko eta gure lan egiteko modua partekatzeko.