Mónica Montes Betancourt - Mónica Montes Betancourt - Dpto
“Leopoldo Marechal: Geometría simbólica y cosmogonía poética”
2019/02/06
Mónica Montes doktorearentzat “Giza zientziak maitatzea, Literatura maitatzea zeharo lotuta dago ezagutzaren barruan sartzeko desirarekin”. Bere doktoretza tesian hori islatu nahi izan du. 2015ean aurkeztu zuen Leopoldo Marechal (1900-1970) idazlearen obra osoa aztertzen duen ikerketa.
Ikerlariak dio Marechal literatura genero guztiak jorratu zituela: olerkia, ipuina, eleberria eta entsegua. Marechalen lana aztertzerakoan Mónica bere “errealitatea antolatzeko modua, gerora sinbolismo bertikala esan zaion kontzeptuaren” lekuko izan da.
Mónicak azaltzen duenez Marechalen obra zorrotza bezain zabala da eta irakurlea etengabe “murtxikatzera” behartuta dago. Tesiaren garapenean ikerlari honek zeharo aldatu behar izan zuen ordurar arte literatura kritikak egiteko modua. Marechalek behartuta Mónica mendebaldeko literatura kulturaren sustraietan sartu zen.
Marechalen lana hain da exijentea “etengabe erreferenteak bilatu behar nituen interpretazioa egin ahal izateko” dio gazte honek. Zailtasunaren eraginez, aurez sinbolismo bertikalak erabilitako ereduak topatzea izan zela doktore honen erronkarik sutsuena.
Monikak, gaur egun, ikerlari eta irakasle lanetan jarraitzen du Colombiako La Sabana Unibertsitatean.
Mónica ezagutuhttps://youtu.be/S7Jsc4dNS7o