angle-left Musika guztiontzat eskuragarri Goi Mailako Kontserbatorioari esker

2024/03/22

"Al Tono de Tutti/Tutti Tonura" izenburupean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) pedagogia departamentuak bultzatutako proiektuak aurrera jarraitzen du. Datorren martxoaren 25ean, goizeko 11:00etan, hitzordu berezia izango dugu Fernando Remacha auditorioan, musika isilik egon denen bihotzetan oihartzuna izango duen ekimen honekin. Gogo biziz eta dedikazioarekin, pedagogiako espezialitateko praktiketako ikasleek proiektu honekin jarraitzen dute hurrengo mailara eramanez, beti ere musika modu sentsitibo eta emozional askean zuzenean bizitzeko aukera eman nahian.

Abenduaren 13a izan zen proiektuak aurrera egin zuen lehen eguna, bi kontzertu eskainiz. Kontzertu horietan, bakoitzak zuzeneko musikaren aurrean sentitzen zuen bezala jokatzeko askatasuna sentitzea izan zen helburu nagusietako bat. Praktiketako ikasleak Andrés Muñoz Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoan hasi ziren, eta ondoren San José Desgaitasunari Arreta Integrala Emateko Zentroan jarraitu zuten. Bi ikastetxe horiek zuzeneko musikarako sarbidearen mugari aurre egin behar izan diote, eta, horregatik, musika-interpretazio hutsetik haratago joan zen ekitaldi baten agertoki bihurtu ziren hontakoan.

Iñaki Hurtado irakasle eta proiektuaren sustatzailearen hitzetan, "zuzeneko musikarako sarbide eza gure inguruko pertsona eta ikastetxe ugaritan eragiten duen errealitatea da. Hainbat arrazoirengatik, musikaren mundu zabal eta aberasgarriarekin harreman oso mugatua duten pertsonak dira ". Helburu argia du proiektuak: oztopo horiek hautsi, eta musika gehien behar duenari eskaintzea, horretarako bereziki prestatutako espazioetan. Melodiak emateaz gain, denboran iraungo duten esperientzia musikal, emozional, sentsitibo eta artistikoak sortu nahi ditu.

Hurrengo kontzertura joateko gonbitea publiko ezberdin horren parte izan nahi duen orori luzatzen zaio, betiere lehentasuna emanez edozein arrazoirengatik entzulego batera joan ezin den pertsona orori, bertan ezarritako jokabide-arauak edo, hala nola isiltasuna, geldirik egon edo protokoloak jarraitzeko zailtasunak dituztelako. Gainera, erasandako pertsona bakarra ez da joan ezin dena, baizik eta bere ingurune hurbila, senideak, edota lagunak ere kaltetuak izan ohi dira. Horregatik, gonbidapen hau beraiekin joan nahi duen orori luzatu ahal zaio.

Hurtadoren hitzetan, "proiektu hau pentagrama batean ageri dena baino gehiago da; musikaren botere bateratzailearen testigantza da. Gure ustez, musikak komunitateak osatzeko, inspiratzeko eta batzeko gaitasuna du. Ahalegin horretan, espero dugu "Tutti tonura"-k musika behar dutenei hurbiltzeko tresna izanen dela, pertsonen arteko konexio eta ulermen loturak eraikiz.

Argazki oina: Proiektua bultzatu duten irakasle eta ikasleak: ‘Al Tono de Tutti/Tutti Tonura’