angle-left Munduko musikak Tafallako Sancho III El Mayor BHIn.

2022/06/20

Proiektu hau, musika irakasgaiaren barruan, kanpoko jendearentzako musika ikuskizun bat muntatzera bideratuta egon da, musika hizkuntza eta ikasleen ahots eta instrumentu trebetasunak landuz.

Ikastetxeko ikasleen interes, hezkuntza-premia, aldez aurreko ezagutza eta jatorriaren aniztasunetik abiatu da proiektua, eta aniztasuna balio bihurtu du, ikaskuntzarako eta talde-lanerako aukera.

Proiektuaren bidez musika irakasgaiari eman zaion tratamendua eskumenekoa izan da. Ikasleak izan dira ikaskuntza-prozesuaren erdigunea eta errepertorioko protagonistak. Errepertorioak Nafarroako eta beste erkidego batzuetako abestiak izan ditu, baita Maroko, Sahara, Bulgaria, Txina, Portugal, Ekuador eta Kolonbiakoak ere.

BIDEOA