Nafarroa, EAE eta Aragoiko ikuskari zerbitzuek lehenengoz egin dute ikuskaritza zerbitzuen bilera Nafarroan - Nafarroa, EAE eta Aragoiko ikuskari zerbitzuek lehenengoz egin dute ikuskaritza zerbitzuen bilera Nafarroan - Dpto
Ebaluaketaz, elkarbizitzaz eta eskola-absentismoaz aritu dira lan bileran
2017/06/22
Nafarroako Hezkuntza departamentuko ikuskaritza zerbitzuak antolatuta, Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Aragoiko ikuskaritza zerbitzuetako ordezkariak elkartu dira gaur Hezkuntza departamentuan, ikuskaritza-praktiken inguruko lan saioan.
Horrez gainera, 3 erkidegoetako kideek elkarbizitza eta eskola-absentismoa izan dituzten hizpide jardunaldian. Bizikidetzaren kasuan, Nafarroako kasua beste biekiko desberdina da, batez ere, Nafarroako hezkuntza-ikuskaritzan bizikidetza atala ere badagoelako eta beste bietan ez. Eskola-absentismoren kasuan, ados etorri dira hiru erkidegoetako ikuskaritza zerbitzuak jarraipen estua egin behar zaiola, ebaluaketan duen eragina handia baita.
Ikuskaritza-zerbitzuen jardunaldietan EAEko lau ordezkarik eta Aragoiko zortzik parte hartu dute, probintzia guztietakoak, alegia. Aurten, bada, lehenengoz egin da hiruko bilera Nafarroan eta aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adierazi dute guztiek, eta datorren urtean beste erkidegoren batean elkartzeko asmoa adierazi dute, bestelako gaietan ere iritzia elkartrukatzeko eta ikuskaritza zerbitzuak ontzen joateko.
Telefonoa:Nafarroa, EAE eta Aragoiko ikuskari zerbitzuetako ordezkariak