angle-left Nafarroako ehun ikasle inguru Europako hiriburuetara abiatuko dira apirilaren hasieran Erasmus + programaren barnean

Solana kontseilariak Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Malta, Holanda, Portugal, Finlandia, Frantzia eta Letonian egonaldiak egingo dituzten hainbat prestakuntza adarretako Lanbide-Heziketako ikasleak hartu ditu gaur

2018/03/26

Hezkuntza kontseilari María Solanak Hezkuntza Departamentuan hartu ditu gaur, Erasmus + programaren barnean datozen egunotan Europako hainbat hiriburutan egonaldiak hasiko dituzten Lanbide Heziketako 98 ikasleak. Zehazkiago esanda, ikasle hauek Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Malta, Holanda, Portugal, Finlandia, Frantzia eta Letoniako lan-zentroetan eta prestakuntza-zentroetan jardungo dute lanean, jatorrizko ikastetxeetan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko xedez.

Solana kontseilariak esperientzia ongi profitatzera animatu ditu ikasleak, “tekniketan nahiz hizkuntzetan jaso dituzuen ezaguerak aregotu eta hobetzeko aukera ekarriko baitizue, gaitasun eta trebetasun profesionalak ere hobetuz eta, oroz gain, lan-munduratzeko dituzuen aukerak indartuz, Foru Komunitatean nahiz harrerako herrialdeetan”.

Lanbide-Heziketako 98 ikasleak –Goi-Mailako Graduko 50 ikasle eta Gradu Ertaineko 48– ekainaren 30a arte egongo dira helmugako herrialdeetan. Egonaldiak hiri hauetan egingo dira: Italiano Turinen (17 ikasle), Florentzian (12), Paduan (12) eta Pistoian (10); Erresuma Batuko Totnes hirian (13); Holandako Ultrech hirian (6); Finlandiako Lappeeranta hirian (1); Frantziako Arroxelan (1); Lisboan (4), Dublinen (13), Rigan (1) eta Maltan (8).

2016-2017 ikasturtean, 135 ikaslek parte hartu zuten Erasmus+ programan, jatorrizko ikastetxeetan jasotako ezaguerak ohiko ingurunearekin zerikusirik ez duten baldintza kultural eta soziolaboral desberdinetako inguruneetan hobetzeko eta praktikara eramateko aukeraz baliaturik.

Telefonoa:Hezkuntza departamentuan hartu ditu kontseilariak Lanbide Heziketako Erasmus+ ikasleak