angle-left Nafarroako hiru domina irabazi ditu Lanbide Heziketako Spainskills txapelketan

Oier Neol (CI Donibane) logra el oro en carpintería, Andrés Araiz (CIP Donapea) plata en electrónica y David López (CI Donibane), bronce en ebanistería

2019/04/01

Oier Neol Burlada, urrea zurgintzan

 

 

 

 

 
 
 

 

Lanbide Heziketako Nafarroako ikasleek urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte Madrilen lehiatutako Skills txapelketan. Hiru egunez hamaika ikaslek hainbat erkidegoetako ikasleekin lehian aritu dira eta ez zaie batere gaizki joan: hiru dominarekin itzuli dira, Oier Noel Burlada, Andres Araiz Vega eta David López Ciordiak eskuratutakoak.

Bi urterik behin izaten da txapelketa eta modalitate bakoitzean lortutako gaitasunak erakusteko hiru egun izan dituzte aurten Nafarroako ordezkariek. Sei ikastetxeko ikasleak aritu dira lehian oraingoan: Virgen del Camino, Donapea, ETI, Donibane, Nekazaritza-Basogintza ZI eta Lizarrako Politeknikoa. Inoizko ordezkaritzarik handiena izan da oraingoa eta horrek ere bere emaitzak izan ditu: hiru domina.

 
 

Urrezko domina Oier Neol Burladak irabazi du. Donibane zentro integratuko ikaslea onena izan da zurgintzan, Fernando Ziganda Urdanpilleta tutorearen laguntzarekin. Zilarrezko domina irabazi du Andres Araiz Vegak elektronika modalitatean. Bere tutorea Donapea ikastetxeko Libertad Martínez del Campo izan da. Azkenik, David López Ciordiak brontzezko domina eskuratu du ebanisteria modalitatean. Bere tutorea Alfonso Erro Ibero da, Donibane ikastetxekoa.