angle-left Ikasle behartsuei hobeto banatzeko planak azaldu dizkio Nafarroak Hezkuntza Ministerioari

2020/02/25

Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroa, Isabel Celaá, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria Madrilen bildu dira.
Carlos Gimenok Nafarroan egoera ahulean dauden ikasleak Foru Komunitateko diru publikoarekin sostengatzen diren ikastetxe guztien artean banatzeko prozedura orekatuagoa sortzeko egindako lana azaldu dio. Gaur egun ikastetxe publiko batzuetan desabantaila soziokulturaleko egoeran dauden ikasleen kontzentrazio handia murriztea da helburua.

Ordu bat baino gehiago iraun duen bileran, Hezkuntza sailburuak eta ministroak esan dute aukera dagoela funtzionario irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetan atzerriko hizkuntzen ezagutza eskatzeko.

Bi hezkuntza-arduradunek lanbide heziketaren garrantzia nabarmendu dute, Nafarroan zuzendaritza nagusi bat baitu legegintzaldi honetan. Halaber, hezkuntza-lege berriaren garapenaz, euskarazko irakaskuntzaz eta landa-eskolaz hitz egin dute. Celaá ministroak aurrematrikula-prozesuari buruz galdetu du eta Gimenori zorionak eman dizkio sare publikoan aurrematrikula gehitu delako.