angle-left Nafarroak Lanbide Heziketako gaitasunen araberako ebaluazioa indartu du, ikasleen prestakuntza osatuagoa bermatzeko

Foru Agindu berriak Nafarroako araudia LH eredu berrira egokitzen du, ikastetxeetan eta enpresetan lortutako ikaskuntza aitortzen du, eta irakasle-taldeen zeregina indartzen du

2026/10/26

Hezkuntza Departamentuak 46/2026 Foru Agindu berria onartu du, Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzen ebaluazioa arautzen duena. Araua aurrerapauso bat da ebaluazioa Lanbide Heziketako Sistema berrira egokitzeko; izan ere, sistema horrek prestakuntza praktikoagoa, malguagoa eta produkzio-sarearen beharrei lotuagoa izatearen alde egiten du. Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur, urriaren 26, astelehena, argitaratu du ebaluazio berria ikasturte honetan ezartzeko jarraibideak onartzen dituen ebazpena. Garapen operatibo hori abian jartzeko, Hezkuntza Departamentuak 200 ordu jarri ditu ikastetxeetako irakasleen eskura.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)