Nafarroako Eskola Kontseiluko bi kide berri izendatu dituzte - Nafarroako Eskola Kontseiluko bi kide berri izendatu dituzte - Dpto
Ikastetxe publikoetako irakasleen eta unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendarien ordezkari gisa
2022/10/19
Foru Gobernuak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko bi kide berri izendatu dira.
Zehazki, honako hauek dira: Ortzi Iriarte Garmendia, ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, LAB sindikatuak izendatua; eta Teresa Maria Arriaga Iraburu, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendarien ordezkari gisa, ikastetxe horietako elkarte patronalek proposatuta.