angle-left Gobernuak behin-behineko ebazpena eman du 2019-2020 ikasturteko beken deialdi orokorrean unibertsitateko ikasleentzat

2020/07/16

Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz ebatzi du unibertsitateko ikasleentzako 2019-2020 ikasturteko deialdi orokorra, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak ematen dituenen osagarriak baitira.

Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz ebatzi du unibertsitateko ikasleentzako eta unibertsitez kanpoko derrigorrezko ikasketen 2019-2020 ikasturteko deialdi orokorra, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak ematen dituenen osagarriak baitira.

Horrela jasotzen da Unibertsitateko eta Hezkuntza Bitartekoen zuzendari nagusiaren bi ebazpenetan zeinak, gaur, osteguna, uztailaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu diren.

Onuradunentzako zenbateko zehatza kalkulatzeko, Foru Gobernuak emandako laguntzatik Ministerioak emandako bekaren zenbatekoa kenduko da.

Onartu ez diren ikasleek beka edo laguntza espedientea berrikusteko eskatzen ahalko dute abuztuaren 16a arte.

Beka eta laguntza kanpaina hau irailaren 30ean itxiko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat geroago ebazten bada, 2020-2021 ikasturteko bekekin ordainduko da.

https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/8337/Convocatoria-general-de-becas-y-ayudas-al-estudio-para-el-curso-2019-2020