angle-left Portugesa Atzerriko hizkuntza egiaztatzeko Camões Junior azterketak hartuko ditu lehenengoz Iruñeak

Hizkuntza eta Kultura portugeseko Programan parte hartzen duten ikasleei zuzendutako azterketak lehenengoz egingo dira estatuan

2019/05/10

 

 

Iruñea aukeratu du Portugalgo Camões Institutuak ikasleei zuzendutako Camões Júnior azterketak egiteko egoitza gisa. Hizkuntza eta Kultura portugaldarraren programan parte hartzen duten ikasleei zuzendutako azterketak dira. Programa bera Hezkuntza Departamentuaren eta Portugalgo Enbaxadako Hezkuntza Zerbitzuen arteko hitzarmenari esker egiten da. Hezkuntza programa hori eskaintzen duten Nafarroako ikastetxeek, publiko nahiz itunpekoek, bihar bertan, maiatzaren 10ean, egin beharko dituzte portugesa atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko frogak, Iruñeko Hijas de Jesus ikastetxean. Halaber, maiatzaren 18an, portugesa ama hizkuntza gisa ikasten ari diren ikasleek izango dute azterketa aukera.

Orain arte, Nafarroako ikasleek portugesa eskaintzen duten Hizkuntza Eskoletara jo beharra zuten egiaztatze-azterketak egitera; alegia, Nafarroatik kanpora. Orain, aldiz, eta lehenengoz, programa babesten duen Portugalgo Camões Institutuak, aukera ematen du munduko hainbat lekutan egiaztatzeko, harik eta beharrezko ezaugarriekin betetzen bada; eta lehenengoz egiten du Nafarroako ikasleekin.

Nafarroako 23 ikasle

Foru Erkidegoak hartuko duen Camões Júnior lehenengo egiaztatze frogetara erkidegoko ikastetxeetako 23 ikasle aurkeztuko dira. Portugesa ikasteko programak ibilbide luzea duen arren, aldaketa dezente jasan izan ditu urte hauetan guztietan. Hala, Portugaldik etorritako ikasleei laguntza emateko programa gisa jaio bazen ere, ikasleak Nafarroako hezkuntza sistemara egokitu zitezen, gaur egun, Portugalgo enbaxadak finantzatuta, aukeratutako irakasleek eskaintzen dizkiete portugesa ikasteko programak ikastetxeetako ikasle guztiei, izan jatorri portugesa, izan nafarra. Eta guztiek izango dute lehenengoz Foru Erkidegoan azterketa egiteko aukera.

2018-19 ikasturte honetan hiru ikastetxek eskaintzen dute Hizkuntza eta Kultura Portugesaren Programa:: IES Julio Caro Baroja, Hijas de Jesús eta Esclavas del Sagrado Corazón