angle-left Pau hiriko ikasleak bisitan izan dira gaur Departamentuan

Nafarroako bost ikastetxe bisitatuko dituzte egunotan

2018/05/02

Alumnado del Collège Pierre Emmanuel de Pau de visita en Pamplona.

Iñaki Ochos de Olza, Padre Moret, Zizur eta Biurdanako institutuek eta El Huerto ikastetxeak Pau hiriko Collège Pierre Emmanuel ikastetxeko hainbat ikasle hartuko dituzte egunotan euren geletan. Hezkuntza kontseilariak harrera egin die Hezkuntza departamentuan.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak egindako agurrean, era honetako programek ikasleei eskaintzen dien aukera estra aipatu du, "ez baita ikastea soilik hizkuntza bat praktikatzea; era pertsonalean hazteko aukera ere ematen dute era honetako elkartrukeek", eta hala adierazi die bertaratu diren ikasleei.

Hiru egunetan Iruñea ezagutzeko aukera izango dute bisitariek eta  baita eskolan egiten den lana ezagutzeko ere.