angle-left Matrikulaldia Zubiarte Euskaltegian: abuztuaren 28tik irailaren 7ra bitarte.

2017/08/29

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2017-2018 ikasturterako helduek euskara ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu Zubiarte Euskaltegian.

Hezkuntza Departamentuak helduek euskara ikasteko eskaintza publikoa egiten du 2017-2018 ikasturterako. Ikastaro horiek Zubiarte Euskaltegian izanen dira.

Datorren ikasturterako matrikula abuztuaren 28tik irailaren 7ra izanen da.

Zubiarte Euskaltegiak datozen ikastaroak emanen ditu, klasera etortzearen egun kopuruaren arabera hauxek dira:

Egun 1 astean:

  • Autoikaskuntza: 2 ordu mintza Zubiarten eta lanak on-line egiteko konpromezua. Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA

2 egun astean:

  • Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA bi saiotan (astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean); ordutegiak: 9:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.
  • Mintzamena landuz: mailak B2-C1 (astearte eta ostegunean goizez)
  • Auzo eta herrietan taldeak: Antsoain, Etxauri… Goiz / arratsaldez.

3 egun astean:

  • Kanpoko ikastaroak, mailak A1, A2, B1 eta B2 hainbat ikastetxetan, ordutegia eguerdian, egunak: astelehen, astearte eta ostegunetan.

4 egun astean:

  • Mailak B1 eta B2, astelehenetik ostegunera, ordutegiak: 9:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.

Matrikula Zubiarte Euskaltegiko web gunean egin behar da: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/, edo Zubiarte Euskaltegian bertan, Kalea: Zubiarte 13, 31620 Uharte.

Prezioei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago web orri horretan kontsulta daiteke edo Euskaltegira joz: posta elektronikoa:

euszubia@educacion.navarra.es edo deitu telefonora: 848 43 10 10

Kontaktua: Zubiarte Euskaltegia
Mezu elektronikoak: euszubia@educacion.navarra.es
Telefonoa:848 43 10 10