angle-left Cintruenigoko La Paz institututan photocalla jarri dute Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko

Irailaren 26arekin egitaraua prestatu zuten Cintruenigoko institutuan Hizkuntzen Europako Egunarekin bat egiteko.

2018/10/08

Hizkuntzen Europako Eguna IESO La Paz zentroan

 

Ekimen honekin Europako Batzordeak eleaniztasuna bultzatu asmo duenez egunarekin bat egin zuen ikastetxeak irailaren 26an. Egitarau betea prestatu zuen La Paz, Cintruenigoko zentroak Hizkuntzen Europako eguna ospatzeko. Ikasleek ingelesez, frantsesez, euskaraz, arabiarrez eta gaztelanaiaz irakurri zituzten testuak. 

 

 

Azkenik photocall deritzon horma-irudiaren aurrean egin zituzten argazkiak, eskuartean hizkuntza askotariko afixak zituztelarik. Ikasturtea eta zuzendaritza berria estreinatu zuten horrela Cintruenigo zentroan.