angle-left Euskarazko prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik

2019/09/12

EIBZk eta Euskara Atalak 2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekorako antolatu dituzten 11 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Aurten A berariazko prestakuntza eskainiko zaie A ereduko irakasleei: urrian hasiko da Proiektuetan Oinarritutako Metodologiari buruzko ikastaroa. Bigarren Hezkuntzan, nabarmentzekoa da Wikikastetxea egitasmoa, entziklopedia librearen bidez ikasleek hainbat gaitasun lantzea helburu duena. Eskolako Literatura Kanona sendotzen doa ikasturtez ikasturte: jadanik 17 proposamen didaktiko ditu Bigarren Hezkuntzarako eta aurten Lehen hezkuntzara zabalduko da. Azpimarratzekoa da, halaber, Lehen Hezkuntzan proiektuak gelaratzeko prestakuntza eskainiko dela, euskarazko proiektuen bilduma bat osatzeko asmoz.

Ikastaroen fitxak:

Wikikastetxe gara eta harro gaude

Eskolako Literatur Kanona egitasmoa Lehen Hezkuntzan
Lehen Hezkuntzarako proiektuak: bizipenetik gelara
Euskararen erabileraren ontzia nola bete HH eta LHko ikasgeletan
Bertsolaritzaren hastapenak eskola eremuan

Ahozko hizkuntza irakastea
Euskara hobetzeko online ikastaroa
Ohiko akatsak zuzentzen I
Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza A ereduan

Kantak ikasgelan
Adimen gaitasun handiko ikasleei eskolan arreta eskaini

 

INFO+

Kontaktua: Ana Unanue Serrano
Mezu elektronikoak: aunanues@navarra.es
Telefonoa:848 42 63 99 / 848 42 65 93