angle-left Nafarroa Euskal Herriko IV. eTwinning jardunaldietan

2022/03/29

Joan den martxoaren 24an, eTwinning IV. jardunaldiak egin ziren Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan (Gasteiz). Hiru lurraldeetako irakasleek proiektuei buruzko praktika onak azaldu zituzten, eta beti berritzen eta mugitzen ari den programa baten berrikuntzak ezagutu zituzten.

Ekitaldia Begoña Pedrosak, Hezkuntza sailburuordeak, inauguratu zuen eta diplomak Amaia Agirre Berrikuntza zuzendariak eman zituen.

Iratxe Renteria eta Joserra Jiménez, Saileko eTwinning programaren arduradunak, moderatzaileak izan ziren.

Hizlarietako bat Iruñeko Iturrama BHIko irakaslea eta eTwinning enbaxadorea, Izaskun Jorajuria, izan zen. Izaskun Jorajuriak «Let’s go to Mars!» proiektua garatu du Bilboko Koldo Michelena BHI ikastetxeko Idoia Zapiainekin batera, eta beste proiektu batean parte hartu du.

Beren proiektuengatik kalitate nazionaleko zigiluak lortu dituzten irakasleei ere eman zitzaizkien diplomak.

Parte-hartzaileek zalantzak argitzeko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko harremanak izateko aukera izan zuten.

Eguneko xehetasun gehiago: ESTEKA HONETAN

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975