angle-left Helduen irakaskuntzako EPALE plataforma aurkeztuko du Hezkuntzak ostiralean

Helduen irakaskuntzako irakasleei zuzendutako ekimena Arga aretoan aurkeztuko dute, goizeko 9:30ean

2019/06/10

Nafarroa EPALE plataforma eletronikora gehituko da, helduen irakaskuntzan ari diren irakasleei zuzendutako Europar Batasunaren ekimena. Plataformaren bitartez, proiektuak eta ikastetxeen praktika onak partekatu daitezke eta albisteak, ekimenak edo irakaskuntzarekin lotutako gainerako baliabideak ezagutzera eman. Gainera, hezkuntza-proiektuak Europa mailan garatzeko bazkideak bilatzeko aukera ere ematen du, ideiak partekatzeko guneak sortzeko praktika-komunitateen, gune kolaboratiboen edo blogen bidez.

EPALEn parte hartu nahi duten irakasleek izena eman besterik ez dute plataformako erabiltzaile izateko; hartara, edukiak igotzeaz gainera, eztabaidetan parte hartzeko aukera izango dute nahiz bazkideak bilatu.

Gaur egun Europar Batasuneko 24 hizkuntzatan dago EPALE eta Bruselan dauka zerbitzu nagusia; horrez gain, herrialde kide bakoitzak bere zerbitzu erreferentea dauka (NSS o National Support Services), helduen irakaskuntzan eta Nafarroan horretan ari diren ikastetxeetan egiten lana ezagutzera emateko erakusleiho bikaina osatuz.

Espainiako NSSk, ekimena promozionatzeko asmoz, erkidegoen parte hartzea eskatu du EPALE enbaxadoreen sarea sortuz, berau ezagutzera emateaz gainera helduen irakaskuntzan ari diren irakasleak babesteko eta ikastetxeen parte hartzea sustatzeko.

Hori dela eta, Hezkuntza departamentuko ordezkariek ekimena aurkezteko bilera informatiboa antolatu dute helduen irakaskuntzan ari diren irakasleentzat, hurrengo ostiralean, ekainak 14, Departamentuko Arga aretoan. Bilera 9:30ean hasiko da eta, gutxi gorabehera, bi orduz luzatuko da. EPALEren funtzionamenduaren berri emango dute eta profesionalak parte hartzera animatzea da bileraren asmoa.