angle-left IKASNOVA lehen jardunaldiak azaroaren 16 eta 17an

Izen-emate epea zabalik da Baluarten izanen diren IKASNOVA lehen jardunaldietarako.

2018/11/13

 

Bereziki irakasleei zuzendutakoak dira. Ostiralean Antonio Bartolomé Pina, Bartzelonako Katedratikoa, Filosofia eta Hezkuntza zientzetan doktore eta egun Institut de Recerca Educativa-ko zuzendaria, teknologien laguntzaz baliatu daitezken irakaskuntzarako eszenatoki berritzaileez mintzatuko da. Ostiralean bestalde, Marc Sanz eta Gonzalo Romerok (Google for Education Europako hegoaldeko arduraduna eta Education Adoption Manager Google España-ko arduraduna) hartuko dute hitza. Eta amaitzeko estrategia honetan parte hartzen ari diren Hezkuntza komunitateetako hainbat lagunek mahainguruan arituko dira.

 

 

Larunbatean Santanderreko Salestarretan irakasle eta IKTetan aholkulari Raúl Diegok hasiko du jarduna. Ondoren jardunaldiak praktikara pasako dira honako lantegiekin: Tekonologia Historia klaseetara egokituta, Beetbotsen bidez erronka zailak bideratu, Google-ek dituen aplikazioen aukera didaktikoak eta Robotika Chromebook-ak erabiliz.

IKASNOVA Ikasi ikasten / Aprende a aprender/ Learning to learn estrategiak  ikusi du argia, baina egokitzapen eta berrikuntza etengabean biziko da. Mundu digitalaren erritmo berean egokituko dira konpetentziak Hezkuntza komunitate osoan.