angle-left PROEDUCAR-HEZIGARRI esperientzia partekatu dute 40 ikastetxek

Jarduneko Hezkuntza kontseilariak ikasle guztien gizarte eta hezkuntza inklusioaren alde izaniko parte hartzea eskertu die ikastetxeei

2019/06/04

2018-19 ikasturteko amaierako saioan parte dute gaur PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartzen duten 40 ikastetxeetako ordezkariek. Jardunaldian izan dia Maria Solana Arana, jarduneko Hezkuntza kontseilaria, Roberto Pérez Hezkuntzako zuzendari orokorra eta Ander Domblás, antolaketa, orientazio eta aukeren berdintasunerako zerbitzuko zuzendariarekin batera. Ekitaldi nagusian izan da halaber, Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria.

Nafarroa osoan PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartzen ari diren 40 ikastetxeek egitasmoa garatzerakoan izandako aldaketak eta lorpenak amankomunean jarri dituzte gaur. Programak eskola-uztea eta eskola porrotari aurre egitea du helburu, ikasle guztien gizarte eta hezkuntza inklusioa ahalbidetzearekin batera. Gaurko jardunaldian Haur eta Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek hartu dute parte eta goiz osoan zehar lantalde ezberdinetan eta ondoren elkarrekin izandako esperientzia guztiak eman dituzte ezagutzera.

PROEDUCAR-HEZIGARRI 2017-20 Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoaren baitan ikasle guztien aniztasunari arreta emateko proiektu bakarra eta malgua sortu da Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean.

Maria Solana, jarduneko kontseilariak, zuzendaritza taldeei zein irakasleei PROEDUCAR-HEZIGARRI programan parte hartu izana eskertu die, izan ere, “zuen partehartze aktiborik gabe, ezinezkoa izango litzateke programa antolatu eta jarraipena egitea. Programak ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza, parekidea eta inklusioa bermatzea du asmo. Hots, ezagutzaren eta informazioaren gizartearen beharrei erantzuna emango dien kalitatezko heziketa publikoa”. Bestalde, Solanak bere esker ona adierazi die jada programan parte hartzen duten ikastetxeei zein datorren urtean gehituko direnei.

Hala, jada programan parte hartzen duten 40 ikastetxeei beste 40 gehituko zaizkie datorren urtean, eta hala aniztasunaren inguruan antzeko ezaugarriak dituzten sare publikoko ikastetxe guztiek hartuko dute parte. 40 ikastetxe berriek 2019ko irailean ekingo diote programari eta hiru ikasturteetan zehar fase ezberdinetan landuko dute: hezkuntza inklusiboa lantzeko ekintzak, familien parte hartzea, ikastetxeetako elkarbizitza zein eskumenak lantzeko berrikuntza metodologikoak garatuz. Guztia, eskolako errendimendua hobetu, eskola-uztea eragiten duten faktoreak identifikatu eta ikasgelan zein ikastetxeean elkarbizitzarako giro baikorra lortzeko xedearekin.

PROEDUCAR-HEZIGARRIk Hezkuntza ministerioko Europako Gizarte Funtseko abala du. Hala, Orientazio eta Indartze programaren bigartez, Nafarroara lau milioi euro baino gehiago bideratu ditu eta administrazioak Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoan jasotako hainbat atal indartu ditu antolaketan eta metodoan aldaketak ezarriz ikastetxeetan ikuspegi inklusiboa hobetuz. Zentzu horretan jarduneko kontseilariak aipatu duenez, “Nafarroak aurkeztutako proiektua txalotua eta errekonozitua izan da eta eredu izan da gainontzeko erkidegoentzat: legegintzaldi honetan Hezkuntza Departamentuak ondo egindako lanaren beste adibide bat da”.