angle-left Lanbide Heziketako irakasle nafarrak Europako herrialdeetan prestatzen dira, desgaitasuna duten ikasleen trukea hobetzeko eta 4.0 industria eta lanbide-heziketa duala ezagutzeko

Alemaniako, Italiako eta Holandako egonaldiak Erasmus+ programak finantzatzen ditu

2021/11/08

Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoko 19 irakasle, guztira, talde-irteerak egiten ari dira Europako hainbat herrialdetara, industriak eta prestakuntza-zentroak hurbiletik ezagutzeko. Esperientzia horri esker, errealitate horiek ikasleen nazioarteko truke-programetara eraman ahal izango dituzte. Erasmus+ programaren bidez finantzatutako bidaiak Alemania, Italia eta Herbehereetara doaz.

Horrela, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak bere ikastetxeak nazioartekotzearen eta irakasleek bertan aktiboki parte hartzearen alde egiten du.

Zehazki, bost ikastetxe integratu publikotako zazpi irakaslek (Tafallako LHIK, Tuterako LHI, Bideko Ama Birjina LHI eta Iruñeko Donibaneko LHI) astebeteko bisita egin dute Alemaniara, Dusseldorfeko 4.0 industriak ezagutzeko. Egonaldia urriaren 24tik 31ra luzatu da.

Beste zazpi irakaslek, bost ikastetxek (Tuterako CIP ETI, Tafallako CIP, Iruñeko Arte Eskola, Hezitzaileen Eskola eta Elizondoko LHI), joan den igandean, egonaldi bat hasi zuten Avezzano eskualdean, Italian, ezgaitasunak dituzten ikasleekin lan egiten duten zentroak ezagutzeko. Egonaldi honen helburua da Nafarroako ikastetxe integratuetako LH Bereziko ikastaroetarako eskualdeko Erasmus+ mobilizazioak bultzatzea.

Azkenik, bost irakaslek Utrech hirira (Herbehereak) joateko asmoa dute azaroaren 12an. Astebetez, Nafarroako irakasleek metodologia aktibo berrietan eta Holandako DUAL sisteman murgilduko dira.

Egonaldi horietako plazak hautaketa-prozesu baten ondoren esleitu ziren, 2020ko maiatzean, baina pandemiaren ondorioz, egun egiten ari diren irteeren antolaketa atzeratu egin zen. Joan den ikasturtean, irakasleek bisitetan erabiliko duten hiztegi espezifikoan prestatu duten ingeleseko ikastaro bati jarraitu zioten.

2022ko udaberrian, oraindik zehaztu gabe dauden talde eta gai berriekin jarraitzeko asmoa dago.