“Euskaraz bizitzeko egonaldiak” hizkuntza murgiltze programaren 2019ko lehen deialdiko txanden behin-behineko esleipena argitaratu da - “Euskaraz bizitzeko egonaldiak” hizkuntza murgiltze programaren 2019ko lehen deialdiko txanden behin-behineko esleipena argitaratu da - Dpto
2018/11/28
Euskaraz bizitzeko egonaldiak 2019 martxoa-maiatza: txanden behin-behineko esleipena
Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 17 ikastetxek egin dute udaberriko txandetan parte hartzeko eskaera (A ereduko 12 ikastetxe eta D eredu 5), eta guztiak onartu dira. Programa honi esker, 457 ikaslek herri euskaldun batean hiru edo bost eguneko egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute 2019ko martxotik maiatzera bitarte. Txanden behin-betiko esleipena abenduaren 4an argitaratuko da.
Kontaktua: Ana Unanue Serrano
Mezu elektronikoak: euskaraatala@navarra.es
Telefonoa:848 426399