Ingelesean eta frantsesean murgiltzeko programa haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. 2021eko uda - Ingelesean eta frantsesean murgiltzeko programa haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. 2021eko uda - Dpto
Ingelesean eta frantsesean murgiltzeko programa haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. 2021eko uda
2021/05/28
Ingeleseko eta frantseseko ikastaroak, gehienez ere 840 ikaslerentzat: Haur Hezkuntzako 1. mailakoak (2021eko ekainean Haur Hezkuntzako 1. maila amaitu dutenak)* Haur Hezkuntzako 2. eta 3. Mailakoak
* Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoak
* Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak.
Ikastaroak Nafarroako edozein herritan eginen dira, baldin eta CNAIk horietan instalazioak eta bitartekoak erabil baditzake eta 9:00etatik 14:00etara ordutegirako izena eman dutenen kopurua gutxieneko batera iristen bada. 10 txanda eskaintzen dira; txanda bakoitzean, 84 ikasle inguru izanen dira, eta talde bakoitzean, 12 ikasle inguru.
Neurri handi batean, parte-hartzaileen adinaren mende daude hizkuntza ikasteko diseinatu diren jardueren izaera eta proportzioa. Oro har, denetan sartuko dira eskola jarduerak, eskola curriculumaren ikasketa indartzeko, eta aisialdiko jarduerak, alderdi ez-formalak eta eskolako testuinguruan hainbeste lantzen ez diren alderdiak osatzeko eta aberasteko.
Argibide gehiago:
Kontaktua: CNAI-Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas
Mezu elektronikoak: info@cnai.es
Telefonoa:948 20 73 43