angle-left "Hirusta" programa, Valle del Ebro BHIn

2023/01/26

Duela gutxi, Valle del Ebro BHIn birziklatze-tailerrak egin dira, 1. eta 2. DBHko sekzioekin, Hirusta hezkuntza-programaren barruan. Proposamen horrek hondakinen kudeaketa egokia, klima-aldaketaren aurkako borroka edo ekonomia zirkularra sustatzen ditu. Tailerrak Nafarroako Hondakinen Partzuergoak antolatzen ditu, eta hamabost mankomunitatek osatzen dute.

Ikasturte honetan, ponentzietan eta dinamiketan konpostajearen gaia azpimarratu da; izan ere, ikastetxearen instalazioetan bertan konpost-ontzi bat jarri da, gosariaren hondarrak, eroritako hostoak eta proiektuarekin konprometitutako irakasleek ekarritako hondakin organikoak biltzeko.

Bestalde, eta curriculumeko eduki horiekin lotuta, institutuko zenbait sailek NaturOcio diziplina arteko hezkuntza-ingurunea diseinatu eta kudeatu dute, eta horren berri eman da lehenago.

Hirustako hizlariek, Maider Monterok eta Iker Lanuzak argi eta gertu-gertutik azaldu dituzte ikasleak ingurune garbi eta osasungarria mantentzeko beharraz ohartzera, hondakinak murriztera eta birziklatzera bideratutako zenbait jardueraren bidez.