angle-left CRISS proiektua: irakasle talde bat Italian izan berri da proiektu honen pilotua Nafarroan ezartzeko

Bigarren Hezkuntzako 10 ikastetxek aurrez-aurreko modalitatean proiektu honen garatze pilotua eginen dute. CRISS proiektuak ikasleriaren gaitasun digitala landu, ebaluatu eta ziurtagiria lotzea du helburu.

2018/08/13

Nafarroako irakasleak Italian, CRISS proiektuaren formakuntza jasotzen

Gaitasun digitala ezinbestekoa da egungo ikaskuntzan, ikasleek DBH bukatutakoan, unibertsitatean edo lanean hasi aurretik, bereganatuta eduki beharko luketen jakintza da. Europako Batzordeak garatutako Hezkuntza Digitalaren Ekintza Planaren arabera “gaitasun digitalaren baitan ikasketarako, lanerako edo gizartean parte hartzeko teknologia digitalen erabilera ziurra, kritikoa eta arduratsua dago.”

Eraldaketa digitala Hezkuntza Departamentuaren arduretako bat da eta bere ezarpena maila guzietan egiten ari da (zentroen konexioan, zeharkako metodologiak, formazioa…). Baliabide hau ikasketarako tresna ez ezik, irakaskuntza erraztekoa ere bada. Hezkuntzarako-Teknologiak oinarrizko inbertsioa dira hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzeko. Eta horren adibide da CRISS izeneko proiektua.

 

Ikasleriaren gaitasun digitalaren araudi-markoaren baitakoa da CRISS programa eta DBHko ikasleen ezagutza eta trebetasun digitalak zehazteko beharrarengatik sortu zen. Proiektu honek bestalde, ebaluazio-adierazleak eskaintzen dizkie irakasleei bere ikasleen gaitasuna neurtzen laguntzeko.

 

Zertan datza zehazki CRISS proiektua?

 

Europar batzordeak  HORIZON 2020 programaren bitartez diruz laguntzen duen proiektua da eta 9 lurralde ari dira jorratzen (Italia, Erresuma batua, Espainia, Kroazia, Grezia, Alemania, Errumania, Suedia eta Frantzia).  CRISS proiektuaren helburua ikastetxeek gaitasun digitala landu eta ebaluatzeko online plataforma komuna sortzea izan zen. Era horretan, ikasgai guzietan jorratu daitekeen gaitasuna da digitalitatea. Egunero eta edozein ezagutza esparrutan lantzeko. Eta bide batez, irakasleek euren taldearen garapena erraz aztertzea ahalbideratzen du.

 

2017an eman zituen proiektu honek lehen urratsak eta 2019ko abendura arte egonen da martxan. Zehazki, 2018-2019 ikasturtean Europa osoko 25.000 ikasle, 2.000 irakasle eta 400 zentro ariko dira ekimen honetan murgiltzen.

 

Hasierako 18 hilabeteotan 3 helburu nagusi izanen ditu programak:

 

Erreferentziazko marko bat sortzea ikasleriaren gaitasun digitalean. Universitat Oberta de Catalunya (UOC) ari da lan hori gauzatzen

 Gaitasun digitalaren ikasketan eszenatoki eta ebaluatze sistema bateratuak diseinatzea. Lan hau 2018-.19 ikasturtean DBHko 4.mailan proiektu-pilotuan parte hartuko duten administrazioek egin dute. UOC eta Londoneko unibertsitatean gainbegiratzearekin.

 

Erabilera komunerako plataforma bat sortzea lanerako tresnak partekatzeko. Datuen azterketa erraza egin ahal izanen da eta ikasle bakoitzaren bilduma-digitala ere bai. Bertan egindako lanak eta gaitasun maila jasota izanen dituelarik.

 

 

Proiektuaren abiatzea Nafarroan: 10 ikastetxe aitzindari

 

Irailean hasiko da CRISS proiektuaren pilotatzea gurean. Bi modutan jorratu ahal izanen da: aurrez aurrekoan ala urrutitik. Bien arteko aldea formazioan eta zentroek jasotzen duten laguntzan dago.

 

Urrutiko modalitatea: Ikastaro zabala da eta uneoro irekita dagoena. Modu hau aukeratzen duten irakasleek Erabiltzailearen Arretarako Zentroa dute eskura laguntza jasotzeko. Modalitate honen hizkuntza, hori bai, ingelesa da. Edonola ere, edozein ikastetxek, edozein unetan eman dezake izena urrutiko-pilotatze hau egiteko honako web atarian: https://www.crissh2020.eu/es/unete/

 

Aurrez-aurreko modalitatea: Hezkuntza sailek aukeraturiko zentroetara zuzenduta dago. Nafarroan DBHko sare publikoan, zabaldu zen deialdian10 ikastetxe izan dira aukeratuak:

IES Mendillorri BHI
IES Navarro Villoslada
Iturrama BHI
IESO Castejón
IES Tierra Estella BHI
IES Julio Caro Baroja
IES Zizur BHI
IES Toki Ona BHI
IES Alhama
IES Valle del Ebro

 

Formazioa jasota Italiatik bueltan dira zentro hauetako irakasleak

 

Uztailean abiatu ziren CRISS programa ezartzen hasteko beharrezkoa den formazioa jasotzera. 5 eguneko egonaldia egin dute Italian aukeratutako 10 zentroetako 9 irakasle. Haiekin joan zen Hezkuntzako Departamentutik programa hau koordinatzen ari den Elena Osés Urteaga ere “ formazio sakona jaso dugu CRISS proiektua ezartzeko. (…) Ikastaroan Errumania, Italia, Grezia, Suedia, Espainia eta Kroaziako irakasleak ere izan ziren. Denon helburua zen pilotatzea eginen den zentroetan irakasle batek bederen proiektua ezagutzea eta horrela bere lankideei azaldu ahal izatea”

 

Hezkuntza Departamentuak horregatik babes osoa eskaini zien Italiako formaziora joan nahi izan zuten irakasleei. Aukera ona zelakoan Europako hainbat ikastetxe eta lankide ezagutu eta gaitasun-digitalaren inguruan sakontzeko. Italiatik bueltan Oses koordinatzailea kontent da “formazioa CRISS proiektua ezagutzeko balio izan digu eta aukera paregabea izan da irakasleen artean elkarezagutu, eztabaidatu eta taldelana sustatzeko. Irakasleen parte hartzea eta motibazioa oso altua izan da, pozik itzuli gara eskuartean ikasgeletako metodologiaren eraldaketaren proiektua izan daitekeelako. Ezartze-esparruak anitzak dira oso. Proiektu honen bitartez  zeharkako helburu ugari lortu daitezke.”

 

Bi irakasle CRISS proiektuaren Nafarroako “laguntzaileak” izanen dira

 

Urrutiko modalitatean ingelesez baino ezin daiteke CRISS proiektuaren hastapena. Aurrez-aurrekoan ordea gaztelaniaz zein euskaraz, ikastetxearen ereduaren arabera.

 

Aurtengo irailean hasi eta 2019ko ekainera arte izanen da ezartze-froga. Horretarako, lan zama arruntaz libratu dira bi irakasle. CRISS-en parte hartuko duten 10 zentroetako laguntzaileak izanen dira:

 

Joxemi Zabaleta Trecu de Iturrama BHI

Mikel Etxalar Elizaintzin de Toki Ona BHI

 

Biak ala biak izan dira Italiako formazioan eta proiektuaren ezartze fase honen ordezkari modukoak izanenn dira. Zentroetan sor litezken dudak argitu eta urtean zehar beharrezko egokitzapenak egiten joatea izanen da euren zeregina.

Joxemi Zabaleta irakasleak izena eman zuen formazioan, izan ere “gaitasun digitalak bere biziko garrantzia bereganatu du; izan ere, egun dena Internet-en dago eta informazio hori zuzen kudeatzea ezinbestekoa da”

Zabaleta Italian izan zen, proiektuaren begirale izanen da nolabait eta irakasleentzako “sorturiko plataforma birtual eta egiteko batzuen bidez, gaitasun digitala garatu eta ebaluatzeko modu “sinple” bat ahalbidetzen duela” uste du.

Talde polita osatu dute Italian. Mikel Etxalar ere tartean zelarik. Irakasle honen arabera “prozesu osoa burutu ondotik baloratuko dugu, indar-guneak bermatzeko eta hobekuntza ildoak proposatzeko.”

 

CRISS esperientzia aitzindaria izanen da gure hezkuntzan. Edozein irakaslek edo ikastetxek du proiektura batzeko aukera edota informazioa eskatzekoa . Horretarako du proyectoste@educacion.navarra.es helbidea.

 

Are gehiago, esan bezala, urrutiko-formazioa egiteko epea uneoro dago zabalik.