angle-left Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu da 2023/2024 ikasturterako ikastetxeetarako eskola-garraioaren lizitazioa

Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 5etik maiatzaren 5era bitartekoa da, biak barne

2023/04/04

Nafarroako Kontratazio Atariak gaur argitaratu du datorren 2023/2024 ikasturterako ikastetxeetarako eskola-garraioaren lizitazioa, eta eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 5etik maiatzaren 5era bitartekoa izango da, biak barne.

Eskola-garraioko ibilbideen lizitazio-kostua 15.500.000 eurokoa izango da 9 plazatik gorako (autobusa) ibilgailuentzat; ibilbideak 98 lotetan multzokatuko dira.