angle-left PyireneFP proiektu europarra aurkeztu du Hezkuntzak

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek izango dute aukera proiektuan parte hartzeko

2017/06/16

PyireneFP programaren aurkezpena

Pirinioetako alde bietako komunitateen artean mugaz bestaldeko gunea sortzea da helburua. Nafarroak, Kataluniak, Aragoik, Euskadik eta Akitania eta Okzitaniako erregioek parte hartuko dute proiektuan.

POCTEFA programaren era honetako proiektu bakarra da, hau da, Pirinioetako alde bietako eskualdeak batera arituko diren proiektu bakarra. Asmoa da formazio proiektuak sustatzea eta diruz laguntzea, ikastetxe nafarren eta Akitania eta Okzitaniakoekin batera, ikasle nahiz irakasleek Frantziako ikastetxeetan ikasteko aukera izan dezaten.

1.980.687 euroko aurrekontua du proiektuak: %65 Europako Erregioen Garapenerako Funtsak finantzatzen du (FEDER), Interreg V-A, Espainia-Frantzia-Andorra europar programaren bitartez (POCTEFA 2014 2020).

Proiektuak, gainera, lanbide heziketako ikasketa-programak diseinatu nahi ditu alde bietako gazte eta helduekin.

Proiektuaren bazkideek datozen 3 urtetan 600 ikasle mugiarazi beharko dituzte. Horrekin batera, 450 irakasle eta orientatzailek ere badute parte hartzeko aukera. Horretarako 44 ikastetxetako sarea sortuko da aholkularitza, profesionalen orientazioa, ikasketen eta enpresa-praktiken mugikortasuna antolatzeko.